Udalekuak: ADI! Txanda batean plaza batzuk geratzen dira

Aurtengo ikasturtean udalekuen izen ematea ona izan dela iruditzen zaigu. Txanda gehienetan kopuru egokiak ditugu udalekuak aurrera eramateko, baina gutxi batzuetan nahiko eskas ibili gara. LH3ko Almen eta Santa Teresa guneko txandan kopuru txikia daukagu (uztailak 6-12), beraz norbaitek apuntatzeko intentzioa baldin badauka Hezkuntza Ez Formaleko arduradunekin harremanetan jarri dadila (gibarzabal@arizmendi.eus). 

Bestalde, Arbizu DBH1, Arbizu DBH2 eta Ibiltaria DBH3 txandatan egon diren izen emateak ikusita zozketak egin beharko dira. Zozketa hauek aste honetan zehar egingo dira eta datorren astean komunikatuko ditugu emaitzak.

Bukatzeko, asteburu honetan azken eski irteerarekin bukatu dugu. Aurtengo eski denboraldian 4 irteera egin ditugu: Gaztelupeko DBH3-4. mailako ikasleak, Almeneko DBH1-2. mailako ikasleak, Gazteluondoko DBH1-2. mailako ikasleak eta Almeneko DBH3-4. mailako eta Batxi osoko ikasleak. Totalean, 335 ikasle inguru izan ditugu eskiatzen. Datorren urtean gehiago!