Zirko Tailerra eta Street Dance-eko azken jaiak!
Pasa den astean izan genituen Zirko tailerreko eta Street Dance-eko ekintzen azken jaialdiak. Zirko tailerreko jaialdia bi egunetan ospatu zen. Astelehenean talde batzuk egin zuten euren ikuskizuna eta asteazkenean beste batzuk. Bi egunetan Gaztelupeko gimnasioak beteta izan genituen. Eskerrik asko bertaratu zinetenoi!
Street Dance-eko ekintza, aldiz, Bergarako frontoian antolatu zen beste herri batzuetako gazteekin batera. Aurten ere, festa bat izan da eta gure dantzariak oso gustura ibili dira bertan.

