Hezkuntza ez-formaleko ekintzak aurrera!
HHko laugarren tailerrak aste honetan hasiko dira. Oraingoan Jose Arana, Olarte, Uribarri, Basabeazpi eta Umezaintza guneen txanda izango da. Jose Arana gunean, euskal dantzak izango ditugu astelehen/asteazkenetan. Olarte gunean, patinajea izango dugu. Bertan, bi talde osatu ditugu astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak. Uribarri gunean, zunba tailerra izango dugu eta beste bi talde sortu ditugu, astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak. Basabeazpi gunearen kasuan, kirol jolasak izango ditugu astearte/ostegunetan soilik. Umezaintza gunean, pandero tailerra izango dugu. Bertan saioak astearte/ostegunetan izango dira.
Bestalde, Batxi 1. mailako ikasleek asteburu honetan monitore eskolako bigarren saioak izango dituzte. Beti bezala, saioak ostiralean eta zapatuan izango dira Almen eta Gaztelupe guneetan.
Horretaz gain, asteburu honetan otsaileko eski irteera guztiekin bukatu dugu. Momentuz, Gaztelupe guneko DBH 3-4, Almen guneko DBH 1-2 eta Gazteluondo guneko DBH 1-2. mailetako ikasleekin izan ditugu eski irteerak. Irteera hauek, beti bezala, Ikastolen Elkarteko Zirimolako lankideekin antolatu ditugu. Hauek asteburuetan egin dira otsailaren 1-2an hasita. Ikasleak eski ikastaroa jasotzeaz gain, euren kabuz eskiatzeko aukera izan dute eta ederto ibili dira.

















