Hezkuntza Ez Formala topera martxan!
Kaixo berriro lagunak! Ikasturte hasierarekin batera, guk ere, hasiera eman diegu gure ekintza guztiei. Irailean zehar izen-emateak egin ziren eta pasa den astean ekintzei hasiera eman genien. Hala ere, Arizmendi Ikastolako webgunean aurkituko duzue gure eskaintza osoaren katalogoa, beraz, ekintzaren batera izena eman nahi izanez gero jarri Hezkuntza Ez-Formaleko arduradunekin harremanetan!
Aurtengo ikasturtean, hurrengo ekintzak jarri ditugu martxan: antzerkia, robotika, street dance eta zirko tailerra. Beste ekintza batzuk aldiz, ezin izan ditugu aurrera atera, ez baita jende nahikoa apuntatu: haurtzaroko yoga eta sormen tailerra, hain zuzen.
ERDU etapan jakin HHko tailerrekin hasi garela aste honetan. Gure txikienek hurrengo tailerretan parte hartuko dute: patinajea (Umezaintzan), zunba (Uribarrin) eta panderoa (Basabeazpin).
Bestalde, Arizmendi Kirol Elkarteko saioak ere martxan jarri ditugu. Futbolaren kasuan, orain dela aste batzuk hasi ziren entrenamenduekin eta baita lehiaketekin ere gure federatuak (senior kategorian bi talde, kadete eta infantilak). Futbol eskolan aldiz, orain dela egun batzuk hasi ziren beraien lehen entrenamenduekin.
Boleibolari dagokionez, aspaldi hasi ziren entrenamenduekin gure talde federatuak eta egun hauetan hasiko dira partidekin. Aurten 9 talde sortu ditugu bolei eskola eta federatuak batuta.
Pilota eta igeriketako entrenamenduak aste honetan hasi dira. Pasa den urtean bezala, Arrasate eta Aretxabaletako kiroldegietan egingo dira saioak, Eskoriatzan taldea sortuz gero, bertan egingo genituzke saioak.
Azkenik, beste urte batez LEK ere martxan dago. Nahiz eta izen emateak aurreko asteetan bukatu ziren, apuntatzeko aukera zabalik izango dugu. Horretaz gain, informazio gehiago nahi izanez gero gure web-orria bisitatu dezakezue esteka honetan. Gure gazteek ere, pasaden astean hasi zituzten euren saioak. KIROLEZ HEZI, KIROLEZ HAZI!
Anima zaitezte eta gozatu dezagun elkarrekin aurtengo ikasturtea!