Udalekuen izen-ematea zabalik

Aurtengo ikasturteko udalekuen izen ematea aste honetan zabalduko da, martxoaren 5ean, asteazkena. Beti bezala gure eskaintza anitza izango da: Gares, Bera, Viana, Lekeitio, Otsagi, Arbizu eta Ibiltaria. Arbizuko udalekuak izango dira aurtengo nobedadea DBH 1-2 mailentzako.

Gure Batxi 2. mailako Monitore eskolako ikasleak asteburu honetan Allora joango dira egonaldi txiki bat egitera. Beraien formazioa osatzeko ideiarekin. Irteera, ostiraletik igandera izango da.

Bukatzeko, ikasturteko azken eski irteera Almen guneko DBH 3-4. mailetako ikasleek eta gure Ikastolako Batxiko ikasleek egingo dute (Almen eta Gaztelupe guneak). Irteera martxoaren 15-16an izango da Aretteko La Pierre de Saint Martin estaziora. Irteera, Ikastolen Elkarteko Zirimolako lankideekin egingo dugu.