Ikasturte amaierako ekintzak hezkuntza ez-formalean!

Ikasturtea bukatzear dago eta honekin batera maiatzean amaituko dira ere eskolaz kanpoko zenbait ekintza: zirko tailerra, robotika, street dance, antzerkia eta yoga ingelesez. Zirko eta street dance-ko ikasleak ekitaldi bereziak antolatuko dituzte.

Gure monitore eskolako batxi 2. mailako ikasleek pasa den astean bukatu zuten euren formakuntza teorikoa eta jada soilik arlo praktikoa egin beharko dute. Batxi 1. mailako ikasleek, aldiz, aste honetan bukatuko dute arlo teorikoaren lehen blokea eta praktikekin hasiko dira.