Hezkuntza ez-formaleko urte amaierako eta hasierako ekintzak

HHko bigarren tailerrak bukatzear daude, beraz, urtarrilean hirugarren tailerrekin hasiko gara. Oraingoan, patinajea, kirol jolasak, abesbatza eta zunba izango ditugu gune ezberdinetan. Beraz adi egon izen emateak egiteko.

Aste honetan, monitore eskolako izen emateak itxiko ditugu eta urtero bezala zuen parte-hartzea ikaragarria izan da. Hauxe arrakasta! Hortaz, 4 talde (2 Almenen eta 2 Gaztelupen) sortuko ditugu formazioak emateko.

Bukatzeko, Gabonetako oporraldian izango ditugun eskaintzak hurrengoak izango dira:

Dantzaz Dantza konpainia profesionalarekin elkartuta dantza udalekuak antolatuko ditugu LH1-LH6 mailetako ikasleentzako. Bertan, dantza garaikidea, euskal kultura eta jasangarritasuna landuko dugu ikasleei esperientzia oso bat eskainiz.

Bestalde, Gabonetako kanpus teknologikoekin gatoz aurten ere. Mondragon Unibertsitatea eta Camp Tecnológico enpresekin elkartuta egonaldiak prestatu ditugu. Hauek, LH1-DBH4 mailetako ikasleentzat izango dira. Egonaldi hauetan, robotika eta programazioarekin lotutako ekintzak gauzatuko dira.