Hezkuntza ez-formaleko eskaintzak

Oporretan egin dugun Gabonetako kanpus teknologikoan pozik ibili dira gure ikasleak, robotika eta programazioan murgilduz. Aurtengoa ere, Mondragon Unibertsitatea eta Camp Tecnológico enpresekin elkarlanean egin dugun ekimena izan da.

Bestalde, jakin HHko hirugarrren tailerrak aste honetan hasiko direla. Oraingoan, Olarte, Uribarri eta Basabeazpi guneen txanda izango da. Olarte gunean, kirol jolasak izango ditugu, bi talde osatuz: astelehen/asteazkenak eta astearte/ostegunak. Uribarri gunean, abesbatza izango dugu Goikobaluko kideekin elkarlanean. Tailer honetan talde bakarra atera da eta astelehen/asteazkenetan izango da. Basabeazpi gunearen kasuan, zunba tailerra egingo dugu eta talde bakarra atera dugu, astearte/ostegunetan izango dira saioak.

Amaitzeko, aste bukaera honetan Batxi 1. mailako ikasleak monitore eskolako lehen saioekin hasiko dira. Orain hasita datorren ikasturtera arte egongo dira ikastaroa gauzatzen. Asko ikasi eta gozatu!