Hezkuntza Ez Formala martxan berriro!

Kaixo familia! Urriarekin batera aurten ere, hasiera eman diegu gure ekintza guztiei. Ekintza batzuekin pasadan astean hasi ginen eta beste batzuekin aldiz aste honetan hasiko gara.

Hala ere, gogoratu Arizmendi Ikastolako webgunean gure eskaintza osoa aurkituko duzuela. Beraz, ekintzaren batean izena emateko jarri harremanetan Hezkuntza Ez Formaleko arduradunekin.

Aurtengo ikasturtean hurrengo ekintzak jarri ditugu martxan: antzerkia (DOKE antzerki eskolaren kolaborazioarekin), zientzia eta teknologia (LH1-2 mailetan eguerdietan pantailen erabilera barik eta LH3-DBH2 arratsaldetan), street dance eta zirko tailerra.

Horretaz gain, guraso eta profesionalentzako ekintzak izen emate handia izan dute. Street Dance ekintzarekin Almen gunean hasi ginen pasadan astean eta baita Yogarekin ere. Aurten bi talde izango ditugu .

ERDU etapan ere HHko tailerrekin hasi gara aste honetan. Gure txikienek hurrengo tailerretan parte hartuko dute: patinajea (Umezaintzan), kirol jolasak (Uribarrin eta Olarten) eta euskal dantzak (Santa Teresan).

Bestalde, Arizmendi Kirol Elkarteko entrenamenduak ere martxan jarri ditugu. Futbolaren kasuan, orain dela aste batzuk hasi ziren eta baita lehiaketekin ere. Aurten federatuetan senior kategorian bi talde izango ditugu, kadetetan beste bi eta infantiletan beste bi. Futbol eskolan aldiz orain dela egun batzuk hasi ziren beraien lehen entrenamenduak eta aurten 4 talde izango ditugu. Bi benjamin eta beste bi alebin.

Boleibolari dagokionez, aspaldi hasi ziren entrenamenduekin gure talde federatuak eta egun hauetan hasiko dira partidekin. Aurten 9 talde sortu ditugu bolei eskola eta federatuak batuta.

Igeriketako entrenamenduak aste honetan hasi dira ere. Pasadan urtean bezala, Arrasate eta Aretxabaletako kiroldegietan egingo dira saioak.

Pilotan berriak ditugu, aurten jokalari federatuak izango ditugu. Totalean inoiz baino pilotari gehien izango ditugu 24 jokalari.

Azkenik, beste urte batez LEK ere martxan dago. Nahiz eta izen emateak aurreko asteetan bukatu ziren, apuntatzeko aukera zabalik izango dugu. Horretaz gain, informazio gehiago nahi izanez gero gure web-orria bisitatu dezakezue esteka honetan. Gure gazteak, aste honetan hasiko dituzte euren saioak. KIROLEZ HEZI, KIROLEZ HASI!

Anima zaitezte eta gozatu dezagun elkarrekin aurtengo ikasturtea!