Hezkuntza ez-formalean negu denboraldia bukatuta!

Eski irteerak jada amaitu dira. Aurten ia 400 ikaslek parte hartu dute eski irteeratan. Beti bezala, Ikastolen Elkarteko Zirimolako lankideekin batera primeran pasatu dugu Arette-ko eski estazioan. Eski ikastaro eta gaubeletan giro ederra izan dugu, beraz, datorren urtean errepikatuko dugu.

HHko 4. tailerrak bukatzear daude eta datorren astean bukatuko dira azken egun solteak. HHko 5. tailerrak aste santuko oporretatik bueltan izango ditugu eta izena emateko aukera izango duzue apirilaren 15etatik aurrera. Oraingoan Santa Teresa eta Jose Arana guneetan patinajea izango dugu eta Umezaintza gunean kirol jolasak.

Horretaz gain, udako ekintzekin bueltaka hasi gara. Aste honetan komunikatu dugu udalekuetan egon diren onartu gehienak, baina biharko egunean, martxoak 18, udaleku batzuen zozketa egingo da. Adi egon!