Hezkuntza ez-formalean, gelditu barik!
Lehenengo hilabeteak aurrera doaz aurtengo ikasturtean eta gure ekintzak ere. Ikasturte osoko ekintzen kopuruak orokorrean handiagoak izan dira ikasturte honetan. Izan ere, aurten profesional eta familientzako ekintzak sartu ditugu berrikuntza moduan. Talde hauek harrera oso ona izan dute eta gutxi gorabehera 50 pertsona inguruk eman dute izena. Hain zuzen ere, Yogako bi talde sortu dira eta Street Dance-ko bat.
ERDU etapan HHko tailerrei dagokionez, 2. tailerrarekin hasi gara aste honetan. Gure txikienek hurrengo tailerretan parte hartuko dute: sukaldaritza (Santa Teresan), zunba (Olarten), sormen tailerra (Uribarrin) eta panderoa (Jose Aranan).
Bestalde, Monitore Eskolako ikastaro berria datorren astean hasiko dugu. Batxilergoko 1. mailako ikasleekin euren guneetan bertan elkartuko gara aurkezpen orokorrak egiteko. Almenen azaroak 19an eta Gaztelupen azaroak 20an..
Horretaz gain, aurten ere eski irteerak antolatuko ditugu eta hurrengo egunetan izango duzue honen berri. Eski irteerak beti bezala Ikastolen Elkarteko Zirimolako lankideekin elkarlanean antolatuko ditugu. Irteera hauek, bi eguneko iraupena izango dute (larunbat-igande) gau bat kanpoan eginda. Aretteko “La Pierre Saint Martin” eski estaziora izango dira eta Irabarneko aterpetxean egingo dugu lo.
Bukatzeko, Gabonetako oporraldian hurrengo eskaintza izango dugu: Gabonetako kanpus teknologikoa. Aurten ere, Mondragon Unibertsitatea eta Camp Tecnológico enpresekin elkartuta egonaldiak prestatu ditugu. Hauek, LH1-DBH4 mailetako ikasleentzat izango dira eta robotika eta programazioarekin lotutako ekintzak gauzatuko dira.