Guraso eta profesionalentzako yoga ikastaroei hasiera eman diegu
Ikastolako profesional eta gurasoentzako yoga saioak hasi dira aste honetan. Hirugarren urtez jarraian, Maider Hercek, ikastolako lankide eta yoga integraleko irakasleak, saioak eskainiko ditu Arimazubiko LABtokian, astelehen eta asteazken arratsaldeetan.
Yoga egiteaz haratago, saio hauek diziplina hori euskaraz eta euskaratik praktikatzeko aukera ere eskaintzen dute, gaur egun ez baita beti erraza horretan euskarazko eskaintza aurkitzea. Era berean, ikastolako hezkuntza-komunitatea sendotzeko aukera dira yogako saio horiek, gurasoak eta profesionalak elkarrekin arituz harremanak sendotu egiten baitira. Eta, azken batean, norberaren barne-sendotasuna lantzearekin batera beste hainbat helburu garrantzitsuri ere erantzun nahi zaio ekimen honen bitartez.