Negua heldu da hezkuntza ez-formalera!

Hezkuntza ez-formaleko eski irteerak hasi dira! Otsailaren 7-8 an egin genuen lehena eta ederto ibili ziren gure ikasleak; eski ikastaroa jasotzeaz gain, batxi 2ko ikasle batzuk hezitzaile lanetan ere ibili ziren Zirimolako lankideekin.

Monitore eskolari dagokionez, asteburu honetan saio berriak izango dira Almen gunean. Gaztelupe guneko ikasleak, aldiz, Nafarroako Allo herrian kokatutako aterpetxe batera joango dira beraien formakuntzarekin jarraitzeko. Martxoan Almen guneko ikasleen txanda izango da.

HHko 3. tailerra amaitutzat emanez, datorren astean 4. tailerrarekin hasiko gara. Oraingo honetan Santa Teresa eta Basabeazpin kirol jolasak izango ditugu, Olarten patinajea, Jose Aranan sukaldaritza tailerra eta Uribarrin pandero tailerra.

ESKI IRTEERA (Gaztelupe DBH3-4, Almen DBH4, Almen Batxi2)