Neguko ekintzak hezkuntza ez-formalean

Egun hauetan ekintza ezberdinetan izena emateko aukera egongo da hezkuntza ez-formalean. 

Alde batetik, eski irteerak izango dira protagonista: Gazteluondo guneko DBH 1 eta 2, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4, Almen guneko DBH 1 eta 2, Almen guneko DBH 3 eta 4, eta azkenik Gaztelupe zein Almeneko Batxiko ikasleenak. Irteera hauetan izena emateko azken eguna abenduaren 2a izango da.

Beste alde batetik, aurtengoan ere Gabonetako oporraldian kanpus teknologikoa antolatuko dugu. Bertan egingo diren egonaldiak LH 1-DBH 4 mailetako ikasleentzat izango dira. Gabonetako kanpus teknologikoan izena emateko azken eguna abenduaren 10a izango da.

Bukatzeko, jakin, datorren astelehenean, abenduak 1, monitore eskolako aurkezpen ofiziala egingo dugula Gaztelupeko 3. solairuko aretoan. Aurkezpena 16:30etan izango da.