Uribarri
[Altxa burua Arrasate ekimenaren mezua] ZEOS PROGRAMA formazioaren berri ematea
Altxa Burua Arrasate, guraso talde bat gara eta kezka batek batzen gaitu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko gazte askorengan ikusten ditugunak). Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean prebentzio ikastaro bat jarri dugu martxan, bizi dugun aro digital honetan bereziki gure haur eta nerabeek jasan ditzaketen ondorioez jabetzeko. Arlo honetan Euskal…
Read MoreMagala espazio pedagogikoa: Mugen eta arauen inguruko hitzaldia, urtarrilaren 23an
Urte berriarekin batera urtarrilean hasiko dira Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoan familiei zuzendutako arratsaldeetako saioak. Hilean behineko maiztasuna izango dute eta Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei zabalik egongo dira. Ongi etorriak izango zarete Ikastolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar. Lehenengo saioa urtarrilaren 23an, osteguna, izango da,…
Read MoreKataluniako Suara kooperatibako kideak gurean
Pasa den asteazkenean Kataluniako Suara kooperatibako 37 kidek gure Ikastolako Uribarri gunea bisitatu zuten. Bi egunetarako etorri ziren Arrasatera MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa ezagutzera. Suara kooperatiba Katalunia osoan presente dago eta bereziki adinekoen zaintzan eta lehen hezkuntzako arretan espezializatuta dago. Azken sektore honetan, 29 haurtzaindegi dituzte lurralde osoan. Bisitan, Amaia Arrieta Uribarriko guneko arduradunaren eskutik, Arizmendi…
Read MoreSan Nikolas eguna ospatu zuten Olarte, Umezaintza eta Santa Teresa guneetako txikiek
Ohiturari jarraituz Ikastolako txikienek Abenduaren 5ean San Nikolas eguna ospatu zuten Arrasaten. Umezaintza eta Santa Teresa gunekoek eztarriak berotu eta abestia ozen abestu eta gero bolo-bolo ederra egin zuten gunean bertan. Olarteko haurrak, berriz, kalera irten ziren San Nikolas kantua abestu eta bolo-boloan goxoki pila bat jasotzera. Klikatu hemen Umezaintzako argazkiak ikusteko: Klikatu hemen Santa Teresako…
Read MorePerlata musika taldeko Jaione Martinezen bisita jaso dute Uribarrin
Aurreko astean gure ikasle diren Lur eta Ekiren amaren, Jaione Martinezen, bisita jaso zuten Uribarri gunean. Perlata musika taldeko kide da Jaione eta taldeak argitaratu berri duen “ANOMALIAK” izeneko ipuina kontatzera gerturatu zen gunera. Haurrak adi-adi eta gustura egon ziren ipuin kontaketan! Eskerrik asko Jaione eta Perlatako kideei ipuina argitaratu eta gunera kontatzera etortzeagatik!! Klikatu…
Read MoreMagala komunitatea sortzen hasi da, eta liburutegia martxan jarri dugu!
Badira bi aste Magala espazio pedagogikoak bere ateak zabaldu zituenetik Arrasateko Uribarri gunean. Ordutik egunero izan ditu Magalak erabiltzaileak eta poliki-poliki Magala komunitatea sortzen hasi da. Horren ondorioz, aste honetatik aurrera Magala liburutegia martxan jarri dugu. Bertan dauden liburuak alokatzeko aukera izango dute Magala komunitateko kideek. Gogoratu Magala espazioa Ikastolako komunitateari zabalik egoteaz gain, Leintz…
Read MoreAmaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!
Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia. Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…
Read MoreGaztainerre eguna Uribarrin
Joan den ostegunean aitona eta amonen laguntzarekin ospatu zuten Gaztainerre eguna Uribarrin. Giro ederrean prestatu zituzten gaztainak, ondoren haurrek prestatutako kanta eta dantza ikuskizuna eskaintzeko. Amaitzeko, guztiek elkarrekin jan eta dastatu zituzten gaztaina erreak. Arratsalde ederra pasatu zuten elkarrekin! Eskerrik asko gerturatu zineten aitona eta amona guztiei, bereziki gaztainen prestaketan laguntzen aritu zinetoi! Klikatu hemen…
Read MoreBAZARALDIA martxan da!
Atzo, azaroak 25, hasi genuen BAZARALDIA, gure identitadearekin lotutako jolasa; ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2 ko familia guztiei zuzendutako Kahoot txapelketa, hain zuzen. Azaroaren 25etik abenduaren 2ara arte iraungo du ekimenak, eta helburu nagusia haur eta helduk ondo pasatzea izanik, euskararen egunean, abenduaren 3an, esango dugu nor izan den puntu gehien pilatu…
Read MoreMagala espazioa irekiko dugu Uribarri gunean, azaroaren 12an
Datorren astean, azaroaren 12an, herrira zabalik egongo den espazioa irekiko dugu Uribarri gunean, Magala espazioa. Astelehenetik ostiralera irekita egongo da, 9:30etatik 12:30etara bitartean. Espazio hau ez da soilik Ikastolako komunitateari zabalik egongo; Leintz Bailarako herritarrei irekita egongo den doako eskaintza izango da. 0-2 adin tarteko haurrei eta beraien familiei zuzenduta egongo den zerbitzua eskainiko du,…
Read More