Ikastolako txikienek ekintzaz beteriko Inauteriak ospatu dituzte guneetan

“Hemen gatoz, hemen gaude, Arizmendiko txaranga, hemen gatoz, hemen gaude, beti umore onez!”

Pasa den asteazken eta ostegunean ERDUko gune desberdinetan iñauteriak ospatzeko ekintza desberdinak egin zituzten.

Almeneko DBH1eko ikasleek Basabeazpiko 2-6 urte bitarteko ikasle guztiekin batera Arizmendiko Txaranga sortu eta gozatu zuten Aretxabaletako kaleetan zehar. 

Arrasaten, Olarte eta Umezaintza guneetan ere txaranga osatu zuten 4 eta 5 urteko haurrek, eta Arrasateko kaleak alaitu zituzten turuta eta tronpeta doinuez. Horrez gain, iñauteriekin lotutako antzerki eta aurpegi margoketaz gozatzeko aukera ere izan zuten.

Olarte eta Santa Teresa guneetan gainera Porrotxinen bisita izan zuten. Barre, abestu eta dantza pila bat egin zuten pailazoarekin batera!

Azkenik Uribarrin, dantzaldia egin zuten eliza parean.

Ederto hasi genituen iñauteriak!

Aretxabaletako argazkiak

WhatsApp Image 2025-02-27 at 12.50.58

Umezaintzako argazkiak

Iñauteriak 2025 - UMEZAINTZA

Olarteko argazkiak

Karnabalak Olarten 2025

Santa Teresako argazkiak

Iñauteriak 2025 - SANTA TERESA

Uribarriko argazkiak

Iñauteriak 2025 - URIBARRI