Magala espazio pedagogikoa: Mugimendu askearen inguruko hitzaldia, otsailaren 20ean

Urtarrilean hasi genituen Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoan familiei zuzendutako arratsaldeetako saioak. Hilean behineko maiztasuna izango dute eta Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei egongo dira zabalik. Ongi etorriak izango zarete Ikastolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar!

Otsailaren 20ean, osteguna, arratsaldeko 17:00etan izango da bigarren saioa. Familien eskaerei erantzunez, oraingoan Mugimendu askea izango dute hizpide Miren Segurak eta Amaia Arrietak. Mugimendu askea zer den, honek duen garrantzia, eta mugimendu askea sustatzeko egin daitekeenaren inguruan arituko dira hizlariak. Saioak ordu térdiko iraupena izango du eta Arrasateko Uribarri guneko Magala espazioan egingo da. 

Saioan parte hartzeko, eman izena formulategi honetan

Zatoz!