
Magala espazioa txiki geratu zen pasaden ostegunean
“Mugak eta arauak” lelopean egin zen Magala espazio pedagogikoko arratsaldeetako lehen saioa. Saio benetan arrakastatsua izan zen bertaratutakoen arabera.
Heldu eta txiki, Magala espazioa bete-bete egin zen eta giro goxoan eman zuten hitzaldia, Ikastolako irakasle diren Maialen Martinezek eta Amaia Arrietak.
Saioekin jarraitzeko gogoz azaldu ziren parte hartzaileak eta gaiak eta formatua aukeratzeko ideiak elkarbanatu zituzten saio amaieran.
Mila esker hitzaldira bertaratu zineten guztioi! Oso gustura egon ginen.
Otsaileko saioa prestatzen hasiak gara, adi deialdira! Edozein iradokizun idatzi magala@arizmendi.eus helbidera.