Magala espazio pedagogikoa: Mugen eta arauen inguruko hitzaldia, urtarrilaren 23an
Urte berriarekin batera urtarrilean hasiko dira Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoan familiei zuzendutako arratsaldeetako saioak. Hilean behineko maiztasuna izango dute eta Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei zabalik egongo dira.
Ongi etorriak izango zarete Ikastolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar.
Lehenengo saioa urtarrilaren 23an, osteguna, izango da, Mugen eta arauen ingurukoa. Zer dira mugak? Zer dira arauak? Nork zer erabaki? Noiz eta nola erabaki? Zergatik dira hain garrantzitsuak? Arizmendi Ikastolako profesionalak diren Maialen Martinez eta Amaia Arrieta izango dira hizlariak. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta ordu t’erdiko iraupena izango du. Uribarri guneko Magala espazioan izango da saioa.
Zatoz!