Magala espazioak ikasturte berriari hasiera emango dio urriko saioarekin eta Telegram kanal berriarekin

Uribarri guneko Magalak berriz ere ateak zabaldu ditu ikasturte berrian! Ikasturteko lehen hitzaldia eta komunitatea saretzeko sortutako Telegram kanal berriarekin estreinatu da espazioa. Ikasturteko lehen hitzaldia datorren urriaren 29an izango da, Haur Hezkuntzako etapan hainbesterako zalantza eta kezka eragiten dituen gaia izango dugu mahai gainean:  Batu zaitez Magalako Telegram kanalera!  Bestalde, Magala komunitate digitala sendotu…

Read More

Maritxu Kajoi eguna ospatu dugu Arrasaten

Joan den ostiralean jai giro bikaina nagusitu zen Arrasaten, Maritxu Kajoi eguna zela eta. Ikastolako gune ezberdinetako haurrek elkarrekin ospakizun polit batez gozatzeko aukera izan genuen Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Erdiguneko 4 eta 5 urteko haurrak kaleak kolorez eta alaitasunez betetzera irten ginen jantzi dotoreak, lorak, gorbatak,… soinean genituela. Maritxuri abestia abestu…

Read More

Familiarizazio prozesua amaituta, abian da Magala espazioa!

Irailean familiarizazio prozesu betean egon ondoren, txikienen eta euren familien gozamenerako eta bidelaguntzarako prest dago berriro ere Magala. Honako hau izango da espazioaren zerbitzu-ordutegia:  Eguneroko harreraz gain, hilabetean behingo saio bereziekin jarraituko dugu. Topaketa hauetan familiekin batera hezkuntza, garapena eta zaintzaren inguruko hainbat gai sakontzeko eta elkarbanatzeko aukera izango dugu. Saio berezi hauen data, gai…

Read More

Ilusioz beteta itzuli gara ikasturte berriari hasiera emateko!

Udako oporraldian indarrak hartu eta izugarri gozatuz, gogoz eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari.  Ikasturte hasierako lehen egun hauetan, bereziki gure ikasle txikienak hartzen dituzten guneetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa eta egoera emozionala errespetatzea ezinbestekoa da guretzat; horregatik, hezitzaileok eta familiak eskutik helduta ari gara lanean, etxeko txikienek trantsizio hau goxotasunez eta segurtasunez…

Read More

Ikasturte amaierako jaialdiak eta 5 urtekoen agurrak izan ditugu ERDUn

Urduritasuna, irribarreak eta hunkidura nagusitu dira ERDUko guneetan ikasturteari amaiera emateko ospatutako ekitaldietan. Gune desberdinetako jaialdiekin batera, Haur Hezkuntzako zikloa amaitu duten 5 urteko ikasleei agur berezia egin diegu. Ikasturte amaierako jaialdiak izan dira aste honetako protagonista nagusiak. Azken egunotan guneak kolorez eta musikaz jantzi ditugu; gune desberdinetako ikasleek asteetan zehar prestaturiko emanaldiak taularatu ditugu,…

Read More

Ikasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak

5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan.  Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko…

Read More

Nola bizi dugu aitatasuna? Saio ireki eta aberasgarria ekainaren 11n Magala espazioan

Nola kokatzen gara aita bihurtzen garenean? Zein da gure lekua? Nola bizi dugu egoera berri hau? Amatasuna eta aitatasuna berdin bizitzen al dira? Zer dagokio nori? Gure Uribarri guneko Magala espazioan galdera hauen inguruan gogoeta egiteko eta esperientziak partekatzeko topagune berezia antolatu dugu. Ikasturte honetako azken saioa izango da hau. Aita izateak goitik behera aldatzen…

Read More

Aniztasun funtzionala, bizipenetatik errealitatera

Aniztasun funtzionalari bere tokia emanez hainbat tailer antolatu ditugu Uribarri eta Umezaintza guneetan haurrek  gai honen inguruan hausnartzeko  eta euren bizipenetatik errealitatera gerturatzeko.  Horretarako hainbat dinamika desberdin martxan jarri ditugu; ipuin   kontaketa, begiak estalita eta gurpildun  aulkia erabiliz hainbat jolas egin ditugu… esperientzia desberdinez bizitako arratsaldea izan da! Uribarriko argazkiak Umezaintzako argazkiak

Read More

“Uribarritik mundura” proiektua landu dugu

Uribarritik mundura proiektuaren bueltan aritu gara Uribarri gunean azkenengo asteetan zehar. 16 jatorri ezberdinetako familiak osatzen dugu Uribarriko komunitatea eta 9 hizkuntza ezberdin ditugu gunean. Ez da gutxi ezta? Errealitate hori aprobetxatuz kultura eta hizkuntza ezberdin horiek gertutik ezagutzeko hautua egin dugu gunean. Hala nola, Argentinako “txokotorta” eta Bolibiako arepak probatu ditugu. Senegal, Honduras eta…

Read More

Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin: Magala espazioaren hurrengo hitzaldia

Uribarri guneko Magala espazioak hazkuntzari eta haurren osasunari lotutako formazio saio berri bat antolatu du. Oraingoan, guraso eta hezitzaileentzat ezinbestekoa den gai bat landuko da: “Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin”. Hitzaldia maiatzaren 21ean izango da, 17:30ean, Magala espazioan bertan. Saioaren helburu nagusia da gurasoei tresnak eta konfiantza ematea etxean edo egunerokoan gerta daitezkeen ezustekoen aurrean…

Read More