Mila esker Magalako lehen saiora gerturatu zareten guztioi!

Uribarri guneko Magala espazioak hasiera bikaina eman dio ikasturte berriari! Urriaren 29an egin genuen urteko lehen hitzaldia, eta harrera oso beroa izan zuen: jende asko gerturatu zen gurekin batera Haur Hezkuntzako etapan hainbesterainoko zalantzak eragiten dituen eraso-jokabideen inguruan hausnartzera.

Eskerrik asko bertaratutako familia eta herritar guztiei, zuen parte-hartzeagatik eta saioari eman zenioten balorazio bikainagatik! Zuen arretak eta erantzunak argi erakusten dute zein garrantzitsua den hezkuntzaren inguruan elkarrekin saretzea eta ikastea.

Oraindik ez zara batu Magalako Telegram kanalera?

Magala komunitate digitala sendotzeko eta informazioa modu azkar zein errazean helarazteko, gogoratu Telegram kanal berria daukagula martxan. Bertan sartzen bazara:

  • Hurrengo saio guztien berri lehen eskutik jasoko duzu eta hitzaldietan izena emateko aukera zuzena izango duzu.
  • Magalako ekimenez haratago, Debagoienean hezkuntzarekin lotuta antolatzen diren jardunaldi nagusien informazioa ere jasoko duzu.

Kanal berrian sartzeko, bide hauetako bat aukeratu dezakezu: