Uribarri
Magala espazioa: “Haurraren neurogarapena ulertzeko gakoak” hitzaldia, apirilaren 30ean
Gure seme-alaben garapena prozesu liluragarria da, eta hori gertutik ezagutzea ezinbestekoa da haien hazkundean lagun egiteko. Hori dela eta, hurrengo apirilaren 30ean, hitzaldi berezi bat antolatu dugu Magala espazioan: “Neurogarapena: 0-6 haurraren garapena ulertzeko gakoak”. Saio honetan, Katya Martin Requejo Neurozientzian ikerlari eta irakaslea izango dugu gurekin. Bere eskutik, haurtzaroko lehen urte horietan garuna nola…
Read MoreArgitxoren postontziak arrakasta handia izan du Arrasateko txikien artean
Uribarri, Umezaintza, Olarte eta Santa Teresa guneetan Bazarako helburuekin lerrokatuta “Argitxoren postontzia” dinamika jarri dugu martxan. Postontzia Arrasateko auzo, leku eta paraje desberdinetan egon da kokatuta, haurrei eta familiei herriko toponimia modu ludikoan hurbiltzeko helburuarekin. Guneetako familia eta haurrak pista desberdinen bitartez postontziaren kokapena asmatu behar izan dute. Bilaketa horretan, herriko bazterrak hobeto ezagutzeko aukera…
Read MoreKorrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko
Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin. Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…
Read MoreIkastolatik Korrikara goaz!
Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…
Read MoreAitatasuna hizpide Magala espazioaren hurrengo saioan
Uribarri guneko Magala espazioak saio berri bat iragarri du hilabete honetarako, gurasotasunaren inguruko hausnarketa sakon eta beharrezko bati bide emateko. Oraingoan, galdera zuzen bat izango da ardatza: Nola bizi dugu aitatasuna? Hau da gai hau Magalan planteatzen den bigarren aldia, aurreko saioek izandako arrakasta handiaren ondoren. Parte-hartzaileek oso positiboki baloratu zuten orduko esperientzia, eta horrek…
Read MoreMagala eta Tipi Tapa elkarlanean Eskoriatzan, haurren eraso-jokabideak ulertzeko
Joan den astelehenean, martxoaren 16an, Eskoriatzako Kultur Etxean egin zen “Eraso jokabidea Haur Hezkuntzan” saioan parte hartu genuen. Izan ere, Arizmendi Ikastolako Magala espazioak eta Eskoriatzako Tipi Tapa guraso elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena izan zen, eta hogei bat guraso elkartu ziren gaian sakontzeko. Magala espazioko arduraduna den Amaia Arrietak gidatutako saioan, gurasoek haurren jokabide horien…
Read More“Herria Kantari” jaialdia ospatuko dugu zapatuan
Datorren zapatuan, martxoak 14, gure Ikastolako ikasleek Arrasateko kaleak musikaz eta alaitasunez beteko dituzte “Herria Kantari” jaialdiaren edizio berri bati esker. Eguerdiko 12:00etan hasita, herriko hainbat gune kantu-leku bihurtuko dira, Ikastolako komunitatea eta herritarrak doinu herrikoi eta garaikideen inguruan batuz. ERDU eta BATUko ikasleek hartuko dute parte jaialdian, talde hauetan banatuta: ● Olarte…
Read MoreMartxoak 8: berdintasuna aldarri gure Ikastolan
Martxoaren 8a aurten igandea egokitu denez, Arizmendi Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak eta aldarrikapenak martxoaren 6ra, ostiralera, aurreratu genituen. Guretzat, berdintasuna ez baita egutegiko egun bakar batera mugatzen; egunero lantzen ditugun balioak dira, eta aurten ere, ikasleek modu berezian ekarri dituzte agerira. Gure ikastolako gune guztiak sormenez eta aldarrikapenez bete dira, berdintasunaren aldeko mezu eta…
Read More[guraso.eus] Amaia Arrieta, Magalako arduraduna: “Magala herritar guztiei irekitako espazio bat da”
Guraso.eus atariak Amaia Arrietari, Arizmendi Ikastolako Magala espazioaren arduradunari, elkarrizketa mamitsua egin dio. Bertan, proiektuaren jatorriaz, helburuez eta duen garrantziaz sakondu dute, gune honek guraso eta hezitzaileentzat eskaintzen duen babesa azpimarratuz. Magala ez da ikastolako barne-proiektu huts bat; herritar guztiei irekitako espazioa da. Bere helburu nagusia familiei eta haurrei hazkuntza prozesuan bidelagun izatea da, konfiantzazko…
Read MoreBIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan
Pasa diren asteetan, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. Maila bakoitzak proiektu ezberdin bati heldu dio: 6.mailako ikasleok Korrikarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Korrikaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen,…
Read More