Neurogarapena eta haurren jokabidea aztergai izan genuen Magala espazioaren azken saioan
Joan den ostegunean, apirilak 30, Magala espazioaren apirileko saioa egin genuen. Oraingoan, neurogarapena izan genuen hizpide Katya Martinen eskutik. Katya Arizmendi Ikastolako gurasoa izateaz gain, neurohezkuntzan ikerlaria eta Huheziko irakaslea ere bada.
Saioan zehar, haurraren garapena eta jokabidea hobeto ulertzeko gako garrantzitsuak partekatu zituen gerturatu ziren guraso eta profesionalekin. Eskerrik asko, Katya, zure jakintza gurekin partekatzeagatik, eta eskerrik asko, Huhezi, Magalarekin elkarlanean aritzeagatik; plazer handia izan da!
Ikasturtea amaitzeko hitzordu berriak
Magala espazioak ez du etenik, eta ikasturtea modu borobilean amaitzeko, beste bi saio interesgarri aurreikusi ditugu:
- Lehen Sorospenak Haur Hezkuntzan: Gure txikien segurtasunerako oinarrizko ezagutzak barneratzeko saioa.
- Aitatasuna. Nola bizi dugu?: Gurasotasunari eta aitatasunari buruzko saio irekia, bizipenak eta hausnarketak partekatzeko.
Laster emango dizuegu saio hauetarako izena emateko informazio gehiago.