“Uribarritik mundura” proiektua landu dugu
Uribarritik mundura proiektuaren bueltan aritu gara Uribarri gunean azkenengo asteetan zehar.
16 jatorri ezberdinetako familiak osatzen dugu Uribarriko komunitatea eta 9 hizkuntza ezberdin ditugu gunean. Ez da gutxi ezta?
Errealitate hori aprobetxatuz kultura eta hizkuntza ezberdin horiek gertutik ezagutzeko hautua egin dugu gunean. Hala nola, Argentinako “txokotorta” eta Bolibiako arepak probatu ditugu. Senegal, Honduras eta Saharako ohiturak ezagutu ditugu, dantzatuz, abestuz eta hennarekin gure izenak Arabierraz tatuatuz.
Hizkunta ezberdinetan ipuinak kontatu eta entzun ditugu: frantsezez, errusieraz, portugesez, katalanez, erderaz… Euskal kulturako dantza, jantzi eta musika tresnekin ere esperimentatu dugu.
Primeran pasatu dugu eta zenbat ikasi dugun elkarrekin!
Mila esker parte hartu duzuen familia guztiei!