Kanpo espazioa eraberritzeko auzolana egin dugu Uribarrin

Joan den Apirilaren 24an Uribarri guneko komunitateak hitzordu garrantzitsua izan genuen: kanpo espazioa hobetzeko eta egokitzeko auzolana. 

Familia eta profesionalen artean haurren garapen integralerako ingurune atseginagoa, estimulatzaileagoa eta seguruagoa sortzea izan da helburua, natura eta esperimentazioa ardatz hartuta.

Uribarriko kanpo espazioa elkarlanean eta ilusioz berriztean komunitatearen indarra eta garrantzia azpimarratu nahi izan dugu. Horri esker, ikastolako kanpo espazioa eraldatu da, ikaskuntza, esperimentazioa eta jolas-esperientzia aberasteko asmoz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu auzolanean parte hartu zenuten familia guztiei; zuen denbora, ahalegina eta erakutsitako prestutasuna funtsezkoak izan dira lan hau aurrera eraman ahal izateko.

Eskerrik asko gure komunitatea egunez egun indartzeagatik!

Auzolana Uribarrin 2026