Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin: Magala espazioaren hurrengo hitzaldia
Uribarri guneko Magala espazioak hazkuntzari eta haurren osasunari lotutako formazio saio berri bat antolatu du. Oraingoan, guraso eta hezitzaileentzat ezinbestekoa den gai bat landuko da: “Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin”.
Hitzaldia maiatzaren 21ean izango da, 17:30ean, Magala espazioan bertan. Saioaren helburu nagusia da gurasoei tresnak eta konfiantza ematea etxean edo egunerokoan gerta daitezkeen ezustekoen aurrean nola jokatu jakiteko. Magala espazioko ekimen guztiak bezala, Arizmendi Ikastolako familiez gain, herritar guztiei zuzendutakoa ere bada hau.
Saioa Dorleta Sologaistoa Agirianok gidatuko du. Dorleta erizaina da lanbidez eta, gainera, Arizmendi Ikastolako PRO egitasmoko (Lanbide Heziketa) irakaslea; beraz, esperientzia zabala du bai osasun arloan, baita formazioan ere. Gaiak duen garrantziagatik, saio praktikoa eta ulergarria izango da, familiek egunerokotasunean izan ditzaketen zalantzak argitzeko asmoz.
XEHETASUNAK:
- Izenburua: “Lehen sorospenak 0-6 urteko haurrekin”.
- Eguna: Maiatzak 21, osteguna.
- Ordua: 17:30ean.
- Lekua: Magala espazioa (Uribarri gunea, Arrasate).
- Hizlaria: Dorleta Sologaiztoa Agiriano (Erizaina eta PRO egitasmoko irakaslea).
- Hizkuntza: Euskara.
Parte hartzeko izen-ematea formulario bidez egin behar da.