Martxoak 8: berdintasuna aldarri gure Ikastolan

Martxoaren 8a aurten igandea egokitu denez, Arizmendi Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak eta aldarrikapenak martxoaren 6ra, ostiralera, aurreratu genituen. Guretzat, berdintasuna ez baita egutegiko egun bakar batera mugatzen; egunero lantzen ditugun balioak dira, eta aurten ere, ikasleek modu berezian ekarri dituzte agerira. Gure ikastolako gune guztiak sormenez eta aldarrikapenez bete dira, berdintasunaren aldeko mezu eta…

Read More

[guraso.eus] Amaia Arrieta, Magalako arduraduna: “Magala herritar guztiei irekitako espazio bat da”

Guraso.eus atariak Amaia Arrietari, Arizmendi Ikastolako Magala espazioaren arduradunari, elkarrizketa mamitsua egin dio. Bertan, proiektuaren jatorriaz, helburuez eta duen garrantziaz sakondu dute, gune honek guraso eta hezitzaileentzat eskaintzen duen babesa azpimarratuz. Magala ez da ikastolako barne-proiektu huts bat; herritar guztiei irekitako espazioa da. Bere helburu nagusia familiei eta haurrei hazkuntza prozesuan bidelagun izatea da, konfiantzazko…

Read More

BIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan

Pasa diren asteetan, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. Maila bakoitzak proiektu ezberdin bati heldu dio: 6.mailako ikasleok Korrikarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Korrikaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen,…

Read More

Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkarrekin ospatu dugu Inauteri festa

Aurten ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkar hartu dugu Inauteriak ospatzeko, euskal tradizioaren oihartzuna gure eskualdeko bazter guztietara zabalduz. Gure ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte kalejira eta dantza koloretsuak, gure kultura eta mitologia ardatz hartuta.  Eguraldiak asko lagundu ez badigu ere, ez dugu festa eten; lamiak eta bestelako pertsonaia mitologikoak gorpuztuz, herriko txokoak magiaz…

Read More

Hitzaldia Magalan: “Esfinterren kontrola: nork, noiz eta nola kendu fardela?”

Uribarri guneko Magala espazioan hurrengo saioa antolatu dugu guraso eta hezitzaileentzat. Gai garrantzitsu bati helduko diogu: fardela kentzeko prozesua. Nork hartu behar du erabakia? Zein da momentu egokia eta nola bideratu behar litzateke? Galdera horiei guztiei erantzuna emango die Amaia Arrietak. Hitzaldian parte hartzeko hurrengo formulategian izena ematea eskatzen da: https://labur.eus/tzkuhvvh Zatoz prozesu hau modu…

Read More

TANTA boletoen salmenta martxan: loratu ditzagun gure Ikastolak!

Tantaz tanta osatzen dugu elkartasuna, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu proiektu kolektibo honetan. Horregatik, Arizmendi Ikastolan TANTA boletoak saltzeko erronkari heldu diogu aurten ere; jada eskuratu ditzakezue gune guztietan, 5 euroren truke. Gainera, salmentari bultzada berezia emateko, otsailaren 27an, 16:00etatik aurrera, TANTA eguna ospatuko dugu ERDU eta GURA guneetan (Basabeazpi, Olarte, Umezaintza,…

Read More

Lurra esnatuz, udaberriari deika Santa Ageda bezperan

Otsaila iristearekin batera, negua uxatu eta udaberriari deia egiten diogu. Pasa den asteazkenean, Santa Ageda bezperan, gure ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako kaleetan zehar ibili ziren koplak abesten. Euskal tradizio zaharra jarraituz, lurra esnatu dugu gure makilen kolpeez, udaberriari bidea egiteko eta gure arbasoen ohitura zaharrak herriko txoko guztietan bizi-berritzeko. Gure sustraiak kantu artean sendotuz. Jarraian,…

Read More

Gozatu jaiak eta Urte Berri ON!

Konturatzerako, 2025a agurtzeko garaia iritsi zaigu. Erronka handien urtea izan da hau, eta ilusio berriekin hartuko dugu 2026a. Datorren urtean ere, elkarrekin jarraituko dugu herria eraikitzen; pertsonok komunitatean eta euskaraz. Egun hauetan Ikastolako ERDUko (Haur Hezkuntza) egutegi laboralak eta GURAko (Lehen Hezkuntza) zaintza zerbitzuak martxan jarraituko dute. Uribarri guneko Magala espazioa, berriz, itxita egongo da…

Read More

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu Ikastolan

Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure Ikastolan, eta horretarako, denetariko ekintzak egin genituen Ikastola osatzen dugun hamabi guneetan. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko arrazoia historikoa eta sinbolikoa da: 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko Xabierkoa. Bera euskalduna zen sortzez, eta kondairak dioenez, bere azken hatsa ama-hizkuntzan, euskaraz, eman zuen. Horregatik,…

Read More

Materialen eta jostailuen haritik tiraka Magala espazioko abenduko saioan

Joan zen astean aurreratu genizuen bezala, materialen eta jostailuen ingurukoa izango da Uribarri guneko Magala espazioko hurrengo saioa. Hemen xehetasunak: Gaia: Zer behar du haurrak jolasteko? Materialen eta jostailuen haritik tiraka Hizlaria: Itsaso Pagoaga Eguna: Abenduak 4, osteguna Ordua: 17:30ean Saioa euskaraz izango da eta bertan parte hartzeko, ahal izan ezkero, hurrengo estekan izena ematea…

Read More