Badator BAZARALDIA!

Aurten ere, ERDU, GURA eta BATU 1 eta 2ko familiei zuzendutako BAZARALDIA egingo dugu Ikastolan, Kahoot aplikazioaren bitartez egingo den “Egunean Behin” jokoaren tankerakoa izango dena. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak izango dira, familian derto pasatzeko ekimena! Azaroaren 24 eta abenduaren 2a bitartean izango da txapelketa. Egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Ia nork ateratzen…

Read More

Uribarriko Magala espazioaren azken berriak

Larunbatean, azaroaren 8an, egin zen “Aitatasuna, nola bizi dugu?” prozesuaren bigarren saioa Magala espazioan. Oraingoan, lehengo saiora joan ziren aitekin lotura duten amak izan ziren galdera horren bueltan aritu zirenak. Eta azaroaren 22an egingo den saio elkartuan, aurreko bi saioetan atera ziren ideiak bateratuko dituzte parte hartzaileek. Bestalde, jakin abenduko saioaren izen ematea ireki dugula.…

Read More

Gaba baltza ospatu dugu Ikastolan!

“Beltza da gaua, denok kandelak piztu, gaztainak erre ta kalabazak hustu, izarak jantzi, mamu zaharrak berpiztu!” Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen gaua ospatu genuen gure Ikastolako gune ezberdinetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria…

Read More

Jendetsua Magala espazioan egin genuen ikasturteko lehenengo saioa

Pasa den ostegunean egin genuen Uribarri guneko Magala espazioan ikasturte honetako lehenengo saioa. Psikomotrizitatea hizpide izan genuen jardunaldi honetara berrogei bat heldu eta dozena bat haur bertaratu ziren, eta familiek adierazi dutenez, oso gustura entzun zituzten azaldutakoak. Eskerrik asko saiora gerturatu zinetenoi! Egon adi, laster izango duzue hurrengoaren berri eta! Gogoratu ikasturte honetan, familiek hala…

Read More

Gaztainerre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin

Aurten ere gaztain erre eguna ospatu dugu Santa Teresan eta Uribarrin. Santa Teresan laguna dugun Joxe Juan joan zen urtero bezala gaztainak danbolinean erretzera 2, 3 eta 4 urteko haurrekin batera. Uribarrin, berriz, aiton amonekin kukurutxoak prestatu, gaztainak erre eta ondoren haurrek prestatutako kanta eta dantzak ikusi eta gero, elkarrekin, gaztaina erreak dastatzeko aukera izan…

Read More

Psikomotrizitatearen inguruko saioarekin eta ordutegi berriarekin ekingo dio Magala espazioak ikasturte berriari

Urriaren 30ean, osteguna, egingo da ikasturteko lehenengo saioa Uribarri gunean kokatuta dagoen Magala espazio pedagogikoan. Familien eskaerari erantzunez, Psikomotrizitatea izango da jorratuko den gaia. Zer da psikomotrizitatea? Zergatik da garrantzitsua? Nola lantzen da? Zein da helduaren rola? Zein onura ditu? Gaia: Psikomotrizitatea Eguna: Urriak 30, osteguna Ordua: 17:30ean Hizlariak: Ane Otxandiano eta Agurtzane Mujika (psikomotrizistak)…

Read More

Maritxu Kajoi eguna ospatu dute jai giroan Arrasateko txikienek

Ostiralean Arrasaten ospatu zen Maritxu Kajoiren bueltan ekintza desberdinak egin zituzten Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan.  Erdigunekoak kalera irten ziren dotore jantzita Maritxuri abestia abestu eta lora sorta eskaintzera; beste batzuk, ordea, gunean egin zuten lora eskaintza aurrez margotutako gorbata, lora, pajarita eta eskapularixo dotorez jantzita. Eguraldiak lagunduta festa giro ederrean pasatu zuten…

Read More

Magala ere martxan!

Ikasturte berriarekin hasi da Magala martxan eta joan den ikasturtean hasitako lanketei jarraipena emateaz gain, berrikuntzekin dator aurten. Ordutegi berria, aditu berriak, saio eta tailer berriak…  Elikadura, haur masajea, aitatasuna, esfinterren kontrola, erritmo biologikoak, psikomotrizitatea eta beste hainbat gai izango ditugu hizpide aurtengo ikasturtean. Honez gain, Arrasateko Bibliotekarekin elkarlanean jarraituko dugu ikasturte honetan eta Magalan…

Read More

Ikastola bizitzaz bete da berriz!

Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari udako oporrak izugarri gozatu ondoren. Eta ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Arizmendi Ikastola osatzen dugun 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude.  Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da familiarizazio egoki baterako; bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera,…

Read More

Porrotxinen bisita jaso dute Uribarriko haurrek

Porrotxinen bisita izan zuten Uribarrin joan den ostegunean. Porrotxinek Pitxi lagunarekin batera Uribarriko haurrak dantzan, abesten eta jolasean jarri zituen.   Primerako atsaldea pasa zuten guztiek elkarrekin! 

Read More