Magala espazioa: “Eraso jokabidea Haur Hezkuntzan” hitzaldia, maiatzaren 29an

Ikasturtearen amaiarara iristen ari  garen honetan, Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoan hurrengo hitzaldia eskainiko dugu. Gogoratu, espazio hau Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bairarako herritarrei zabalik ere dagoela; ongi etorriak izango zarete Ikatolako familiak, Magala komunitateko kideak eta gaiaren inguruan interesa duen edozein herritar! Jarraian hurrengo saioaren inguruko informazioa: Gaia: “ERASO JOKABIDEA HAUR HEZKUNTZAN:…

Read More

GUNEKO IRUDIAK

2025-2026 IKASTURTEA FAMILIARIZAZIOA Poliki, poliki bagoaz martxa hartzen. https://labur.eus/UribarriFamiliarizazioa – KURTZETXIKI 25/26 Hemen kurtzetxiki taldeko banan banako argazkiak, aupa ekipo! https://labur.eus/Kurtzetxiki2526 – KURTZETXIKI egun bat ikastolan Hon hemen gure laguntxoak egunaz gozatzen! https://photos.app.goo.gl/So8b8vWZyQcJSvmq7 – BESAIDE argi jolasak Argiarekin eta gorputzarekin esperimentatuz primeran pasatu genuen. Itzalak sortuz oso pozik eta gustora ibili ginen. https://labur.eus/Besaideargijolasak – BESAIDE…

Read More

Uribarriko 5 urtekoak Kulturolan egon dira erraldoiak eta buruhandiak ezagutzen

Udaberriko oporren aurretik, Uribarriko 5 urteko haurrek irteera berezi bat egin zuten Kulturolara. Umeek aukera aparta izan zuten erraldoi eta buruhandien mundura hurbiltzeko, gure herri-kulturan hain garrantzitsuak diren irudi tradizional horiek bertatik bertara ezagutzeko eta haietaz gozatzeko. Haurrak liluratuta geratu ziren erraldoien tamainarekin eta buruhandien kolore biziekin. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Gorka eta Ibairi,…

Read More

Arrakatatsua Magala espazioan egin zen aitatasunaren inguruko mahai-ingurua

Joan zen asteartean egin zen Uribarri guneko Magala espazioan Aitatasunaren inguruko mahai-ingurua. Saio arrakastatsua oraingo hau ere!   Magalak antolatu duen hirugarren saio honetan, Unai Serrano psikologoak eta Sarai Cano pedagogoak hartu zuten parte. Bertaratutako aitek partekatzen zituzten bizipen, kezka eta zalantzak kokatuz eta bideratuz. Gai honi jarraipena nola eman aztertzen hasi dira Magalako kideak.  Eskerrik…

Read More

DebaTEAk autismodun lagunentzat terapia okupazionala ireki du Uribarri gunean

DebaTea elkarteak autismo maila ezberdina duten pertsonei zerbitzua emateko espazioa ireki du gure Ikastolako Uribarri guneko Urbarzubi gelan. Bertan, terapia okupazionaleko esku-hartze zerbitzua ematen hasiko dira TEA (Espektro autistaren nahasmendua) duten haurrei, zein aniztasun funtzionala dutenei. DebaTEa elkarteko kideei terapia jasotzeko zailtasunak biderkatu zitzaizkien joan zen ikasturtean Gasteizko Kulunka Elkartea itxi zenean, eta laguntza eske…

Read More

Herria Kantari jaialdia egin genuen zapatuan

Udaberriaren hasierarekin batera, zapatuan Herria Kantari jaialdia egin genuen Arrasaten; Uribarriko, Santa Teresako, Gazteluondoko eta Arimazubiko ikasleak erdigunetik kantuen ibili ziren. Euria ez zen oztopo izan ekimenarekin aurrera egiteko, eta pentsatutako ibilbidea moldatu genuen Arrasateko erdiguneko aterpeak baliatuz. Euskal emakume artisten hainbat abesti kantatu zituzten gure ikasleek: Hitz debekatuak, Ilargi berriak, Elektrizitatea eta Dena aldatzen…

Read More

Magala espazio pedagogikoa: Aitatasunaren inguruko mahai-ingurua, martxoaren 27an

Urtearen hasierarekin ekin genien Arrasateko Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoko saioei. Hilean behin antolatzen ditugu jardunaldiak dira, eta gure Ikastolako komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei ere daude zabalik. Bada, martxoaren 27an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da 3.saioa, eta aitatasunaren inguruko mahai-ingurua da oraingoan eskainiko duguna “Aitatasuna, nola bizi dugu?” izenburupean. Saio hau aita…

Read More

Herria Kantari jaialdia ospatuko dugu martxoaren 22an

Udaberriaren hasierarekin batera, martxoaren 22an, larunbata, Arizmendi Ikastolak “Herria Kantari” jaialdia egingo du, goizeko 12:00ak eta 13:00ak bitartean. Ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibiliko dira, eta lau taldek hartuko dute parte: Uribarrikoak, Santa Teresakoak, Gazteluondokoak eta Arimazubikoak, hain zuzen ere. Goiezko 12:00etan 4 taldeak Arrasateko Herriko Plazan elkartuko dira, eta ekitaldiari hasiera emango diote aurkezpena eta…

Read More

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Martxoaren 8a egun esanguratsua da gure Ikastolan, eta urtez urte berdintasunaren aldeko aldarrikapena indartzen jarraitzen dugu. Gure komunitatean emakumeen ahalduntzea eta eskubide berdintasuna sustatzea funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, egun hau ez da soilik martxoaren 8an ospatzen, baizik eta ikasturte osoan lantzen dugun balio bat da. Aurten ere hainbat ekintza burutu dira, hala nola…

Read More