Maritxu Kajoi eguna ospatu dute jai giroan Arrasateko txikienek

Ostiralean Arrasaten ospatu zen Maritxu Kajoiren bueltan ekintza desberdinak egin zituzten Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. 

Erdigunekoak kalera irten ziren dotore jantzita Maritxuri abestia abestu eta lora sorta eskaintzera; beste batzuk, ordea, gunean egin zuten lora eskaintza aurrez margotutako gorbata, lora, pajarita eta eskapularixo dotorez jantzita.

Eguraldiak lagunduta festa giro ederrean pasatu zuten ostirala!

Olarteko argazkiak

Maritxu Kajoi eguna Olarten 2025

Umezaintzako argazkiak

Maritxu Kajoi eguna Umezaintzan 2025

Uribarriko argazkiak

Maritxu Kajoi eguna Uribarrin 2025

Santa Teresako argazkiak

Maritxu Kajoi eguna Santa Teresan 2025