
Uribarriko 2, 3 eta 4 urtekoak Oñatira egun pasa joan dira
Joan den astean Uribarriko 2, 3 eta 4 urtekoek ikasturte amaierako irteera izan zuten eta Oñatira joan ziren egun osoko txangoa egitera.
Baratzeko pikua parkean eta ondoko San Martin auzoko zuhaiztian aritu ziren jolasean.
Eguraldia lagun, izugarrizko egun polita pasa zuten elkarrekin!