Badator BAZARALDIA!

Aurten ere, ERDU, GURA eta BATU 1 eta 2ko familiei zuzendutako BAZARALDIA egingo dugu Ikastolan, Kahoot aplikazioaren bitartez egingo den “Egunean Behin” jokoaren tankerakoa izango dena. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak izango dira, familian derto pasatzeko ekimena! Azaroaren 24 eta abenduaren 2a bitartean izango da txapelketa.

Egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Ia nork ateratzen duen puntu gehien 9 egunak pasa ondoren! Euskararen Egunean, abenduaren 3an, jakinaraziko da zein den familia irabazlea. Sari ederra egongo da!

Parte hartzeko jarraibideak:

1- Bi modu daude jokuan sartzeko; Kahoot.it orritik sartuz edo kahoot app-a mugikorrera jeitsiz.

2- Egun horretako jokuan sartzeko, kode bat jasoko duzue eguneko Alexia bitartez, zenbakia gehitu eta egunean erantzun beharreko 10 galderak bete.

3- Familia bakoitzak behin jolastuko du. Horretarako familiako ikasle kide baten izena eta abizena aukeratu eta hori idatziko da egunero. Izena aldatuz gero, puntuak ez dira gehituko, beraz, izen bera jarri egunero. Izena bakarrik ez jarri mesedez, abizena ere jartzea garrantzitsua da. Era berean esan, jakin, ezizenak ez direla onartuko, ezin izango dugulako erabiltzailea nor den identifikatu.

Parte hartu, gozatu eta ia nork irabazten duen!