Magala espazio pedagogikoa: Mugen eta arauen inguruko hitzaldia, azaroaren 26an
Urriaren amaieran Haur Hezkuntzako eraso-jokabideen inguruan egindako saio arrakastatsuaren ostean, badator ikasturteko bigarren hitzordua Uribarri guneko Magala espazio pedagogikora. Espazioak zabalik ditu ateak Ikastolako familientzat, Magala komunitateko kideentzat eta gaiaren inguruan interesa duen Debagoieneko edozein herritarrentzat.
Oraingoan, familien egunerokoan funtsezkoa den beste gai bati helduko diogu: Zer dira mugak? Zer dira arauak? Nork zer erabaki? Noiz eta nola erabaki? Zergatik dira hain garrantzitsuak? Hona hemen hitzaldiaren inguruko xehetasunak:
- Hizlariak: Maialen Martinez eta Amaia Arrieta
- Gaia: Mugak eta arauak
- Eguna: Azaroak 26, osteguna
- Ordua: 17:00etan
- Lekua: Magala espazioa (Uribarri gunea)
- Oharra: Saioa euskaraz izango da, baina itzulpen zerbitzua egongo da bertaratzen diren guztientzat.
Gogoratu saio guztien berri izateko eta izena emateko Magalako Telegram kanala martxan dugula. Kanal berrian sartzeko, bi bide hauetako bat aukeratu dezakezu:
- Esteka honetan klik eginez: https://t.me/magalaespaziopedagogikoa
- QR kodearen bidez: Eskaneatu azpiko QR kodea zure mugikorraren kamararekin.
Zatoz Magalara!