Magala espazioko bigarren hitzaldia ere jendetsua izan zen

Joan den ostegunean egin genuen Arrasateko Uribarri gunean kokatzen den Magala espazioko arratsaldeetako 2. saioa; oraingoan ere jendetsua! 24 heldu eta dozena bat haur eta jaio berri bertaratu ziren gunera, eta giro goxoan pasatu zuten arratsaldea. Mugimendu askea zer den, mugimendu askea nola bermatu eta sustatu daitekeen, beronek haurraren garapenean duen eragina eta lagungarri izan daitezkeen hainbat gako partekatu zituzten Amaia Arrieta eta Miren Segura hizlariek parte hartzaileekin. 

Bertaratutakoek oso ongi baloratu zuten saioa. Mila esker etortzeagatik! Hurrengora arte!

Gogoratu Magala Ikastolako komunitateko gurasoei zuzenduta egoteaz gain, haurdun dauden edota 0-2 adin arteko haurrak dituzten Leintz Bailarako herritarrei ere zabalik dagoen espazioa dela. Astelehenetik ostiralera dago zabalik, 9:30etik 12:30era, eta doako zerbitzua eskaintzen du. Magala familientzako espazio bat da, estalia eta adin tarterako egokiak diren material eta baliabideez hornitutakoa; familientzako akonpainamendua eta aholkularitza; familientzako formazioak; eta haurrentzako saio eta tailer espezifikoak eskaintzen ditugu bertan.