Uribarri
Gaba Baltza: Zer emango zenuke zure arimaren truke?
Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri! Arimen gaua ospatu genuen pasa den ostegunean Ikastolan. Euskal Herriko ohitura zaharrak berreskuratu nahian, bere jatorria naturan duen ospakizunaz gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek. Udako loraldia eta garai argitxuaren ondoren, lurra lotara joaten da eta dena itzali egiten da. Gaba Baltza lurraren lo fasearekin lotuta dago; garai ilunaren…
Read MoreUdazkenarekin batera hasi gara Naturan Hezten!
Joan den astean gogotsu eman zioten hasiera Arrasateko Uribarri, Santa Teresa, Umezaintza eta Olarte guneetako txikiek Naturan Hezten egitasmoari. Uribarrikoak Erguin gainaldeko eremura joan ziren, Santa Teresakoak Arruena parkera eta Umezaintza eta Olartekoak berriz Santa Barbara parkera. Primerako goiza pasa zuten natur espazioetan! Uribarriko irudiak Santa Teresako irudiak Umezaintzako irudiak Olarteko irudiak
Read MoreMagala espazioa: Haur jaioberrien guraso eta senideak egoteko gunea
Azaroan Uribarri gunean herrira zabalduko dugun Magala espazio berriaren harira, TU Lankide aldiazkariaren azken alean erreportajea duzue irakurgai, 56-57.orrialdeetan.
Read MoreMaritxu Kajoi festan murgilduta Arrasateko txikienak
Ostiralean Arrasaten ospatu zen Maritxu Kajoiren bueltan ekintza bereziak antolatu genituen Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Batzuk kalera irten ziren Maritxuri abestu eta lora sorta eskaintzera; beste batzuk, ordea, gorbata, lora, pajarita eta eskapularixo dotoreak margotu zituzten guneetan. Festa giro ederrean pasatu zuten ostirala! Uribarri guneko irudiak Santa Teresa guneko irudiak Olarte guneko…
Read MoreIkasturte hasierarekin, mendi irteerak eta familiarizazioa protagonistak
Aurten ere, ikasturte hasieran gauden honetan, mendi irteerak eta familiarizazioa ditugu protagonista. Bailarako mendi eta tontorrak bisitatzen ari dira gure ikasleak, eta txikienak, berriz, familiarizazio prozesu betean daude. Ikasturteari hasiera eman diogunetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara. Konfiantzaren pedagogian beti jartzen dugu haurra erdigunean, eta, beraz, bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu haurraren ongizatea bermatzeko.…
Read MoreMartxan gaude!
Udako oporrak izugarri gozatu ondoren, gogotsu ekin diogu ikasturte berriari! Arizmendi Ikastola osatzen duten 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Familiarizazio egoki baterako, ezinbestekoa da haurraren erritmoa errespetatzea, bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera, laguntza ematea. Familia eta haur…
Read More“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?
Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa. Zabaldu AMETSA lau haizetara!
Read MoreSanta Teresako eta Uribarriko haurrak Lurraskan egon dira
Santa Teresa eta Uribarriko 5 urtekoak Lurraskan izan dira gau bat pasatzen. Bertan baserri giroan murgildurik lan egiteko eta natura ezagutzeko aukera paregabea izan dute. Primerako esperientzia izan da! Jarraian Uribarrikoen argazkiak eta Santa Teresako bideoa
Read MoreUribarri gunekoak Oñatin egon ginen
Aurreko ostiralean, Ekainak 7, Uribarri guneko 2,3 eta 4 urtekoak Oñatiko “Baratzeko Pikua” jolas parkera joan ginen. Eguraldia lagun, egun zoragarri bat pasatu genuen! Jarraian irudiak
Read MoreUribarri guneko Besaide taldea KULTUROLAN
San Juanak gertu ditugula eta, Uribarri guneko Besaide taldekook ostiral goiza Kulturolan pasa dugu. Bertan Lore Gazteak taldeko dantzarien jantziak eta tresnak ikusi ahal izan ditugu, Errementari dantzaren entsegua egin dugu eta Erraldoi eta kilikiekin jolasteko aukera ere izan dugu. Eskerrik asko Maider, Xeli eta Odei! Izugarri ondo pasa dugu! Jarraian argazkiak
Read More