
Magala komunitatea sortzen hasi da, eta liburutegia martxan jarri dugu!
Badira bi aste Magala espazio pedagogikoak bere ateak zabaldu zituenetik Arrasateko Uribarri gunean. Ordutik egunero izan ditu Magalak erabiltzaileak eta poliki-poliki Magala komunitatea sortzen hasi da. Horren ondorioz, aste honetatik aurrera Magala liburutegia martxan jarri dugu. Bertan dauden liburuak alokatzeko aukera izango dute Magala komunitateko kideek.
Gogoratu Magala espazioa Ikastolako komunitateari zabalik egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei irekita dagoen dohaineko zerbitzua dela. 0-2 adin tarteko haurrei eta beraien familiei zuzenduta dagoen zerbitzua eskaintzen du, beste familia eta eta haur batzuekin interakzioan goiza pasatzeko aukera eskainiz, astelehenetik ostiralera bitartean 9:30etatik 12:30etara.
Zatoz Magala ezagutzera, eta egin zaitez komunitateko kide!