Gaba Baltza: Zer emango zenuke zure arimaren truke?
Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri!
Arimen gaua ospatu genuen pasa den ostegunean Ikastolan. Euskal Herriko ohitura zaharrak berreskuratu nahian, bere jatorria naturan duen ospakizunaz gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek.
Udako loraldia eta garai argitxuaren ondoren, lurra lotara joaten da eta dena itzali egiten da. Gaba Baltza lurraren lo fasearekin lotuta dago; garai ilunaren hasiera da, negu luzea, gauak denbora luzeagoa hartzen duen momentua.
Kukumarruak, kalabazak, kandelak, mamuak, katu beltzak, gaztaina erreak, beldurrak… izan ziren protagonistak egun ilun eta ikaragarri honetan.
Ederto ibili ginen izara eta trapu zaharren artean!
Umezaintzako bideoa
Santa Teresako irudiak
Olarteko irudiak
Uribarriko irudiak
Gazteluondoko bideoa
Arimazubiko irudiak
Almeneko irudiak