Kataluniako Suara kooperatibako kideak gurean

Pasa den asteazkenean Kataluniako Suara kooperatibako 37 kidek gure Ikastolako Uribarri gunea bisitatu zuten. Bi egunetarako etorri ziren Arrasatera MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa ezagutzera. 

Suara kooperatiba Katalunia osoan presente dago eta bereziki adinekoen zaintzan eta lehen hezkuntzako arretan espezializatuta dago. Azken sektore honetan, 29 haurtzaindegi dituzte lurralde osoan. Bisitan, Amaia Arrieta Uribarriko guneko arduradunaren eskutik, Arizmendi Ikastolako Konfiantzaren Pedagogiaren nondik norakoak ezagutu zituzten teorian eta praktikan. Hasierako aurkezpenaren ostean, instalazioak ikustatu zituzten arreta handiz. 

Kataluniara bueltatu ziren beraien zentroetan aplikatzeko ideiez eta, aldi berean, Arizmendi Ikastolari Suara bisitatzeko gonbidapena eginez.