Umezaintza
Ederto ibili gara Inauterietan Herri Eskolakoekin batera!
Aurte ere Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten bigarren aldiz iñauteriak modu bateratuan ospatu ditugu, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko Ikastolako zein Herri Eskolako ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak…
Read MoreUmezaintzako 5 urtekoak Kulturolako margolarien tailerrera egin dute bisita
Umezaintzako Artea eta Astigarra taldeko 5 urteko haurrak Kulturolara joan ginen Arrasateko margolarien tailerra ikustera. Bertan, Marga eta Bearen laguntzarekin, teknika desberdinak erabiliz koadro ederrak margotu genituen denok elkarrekin. Goiz dibertigarria pasatu genuen! Eskerrik asko Bea eta Marga!!! Jarraian argazkiak:
Read MoreBIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan
Pasa den astean, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. 6.mailako ikasleok Euskaraldiarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Euskaraldiaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen, noiz ospatzen den eta zein rol dauden…
Read MoreSanta Ageda bezpera ospatu dugu gaur
Neguko hotz eta egun ilunak uxatzeko, euskaldunok baditugu aspalditik oso errotuta ditugun ohiturak. Otsaila, esate baterako, ospakizunez betetako hilabetea da. Gaur, Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu dugu. Garai batean gure arbasoek egun honetan lurra esnatu nahi izaten zuten makila kolpez; udaberria bazetorrela esateko modua omen zen. Urtero legez gure ikastolako ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako…
Read More[Altxa burua Arrasate ekimenaren mezua] ZEOS PROGRAMA formazioaren berri ematea
Altxa Burua Arrasate, guraso talde bat gara eta kezka batek batzen gaitu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko gazte askorengan ikusten ditugunak). Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean prebentzio ikastaro bat jarri dugu martxan, bizi dugun aro digital honetan bereziki gure haur eta nerabeek jasan ditzaketen ondorioez jabetzeko. Arlo honetan Euskal…
Read MoreSan Sebastian eguna ospatu dugu Umezaintzan
Astelehenean, Urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna ospatu genuen Umezaintzan. Goizean, 5 urtekoak Iturbide egoitzara joan ginen bertakoekin batera eguna ospatzera. Danbor hotsekin girotu genuen egoitza eta ze gustura hartu gintuzten! Txapelak eta zapiak jantzita, dotore, aritu ginen haur eta nagusiak denak elkarrekin danborrak jotzen. Arratsaldean aldiz, 4 eta 5 urtekoek guneko txikienei tanborrada emanaldi bat…
Read MoreAmaitu da BAZARALDIA, eta badaukagu familia irabazlea!
Azaroaren 25ean eman genion hasiera BAZARALDIAri, ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2ko familiei zuzendutako Kahoot jolasarekin. Bada, atzo eman genuen amaitutzat txapelketa, eta badaukagu familia irabazlea: Gazteluondo guneko LH 2ko ikaslea den Oihan Lopez eta bere familia. Zorionak Oihan eta familia! Elkar dendan erabiltzeko 50€tako opari txartela jasoko duzue. Eskerrik beroenak eman nahi…
Read MoreOlarte eta Umezaintza gunekoak Izenaduban
Duba duba duba duba… IZENADUBA! Olarte eta Umezaintza guneko 4 urteko haurrak Mungiara egin zuten txangoa aurreko ostegunean. Euskal mitologiaren inguruko proiektuari amaiera emateko, Izenaduba baso magikoan murgildu ziren bi taldeak. Bisita gidatu baten bidez euskal mitologiako pertsonaia desberdinak ezagutzeko eta ikusteko aukera izan zuten: Basajauna, Lamia, Galtzagorria, Napo, Tartalo, Mari, Maritxu teilatuko, Aker beltz……
Read MoreGautenako lagunen bisita Umezaintzan
Azaroaren 26an Gautenako lagunen eskutik aniztasunaren inguruko sentsibilizazio saio berezi bat izan zuten Umezaintzako 5 urteko haurrek. Haiekin batera pertsonen artean dauden ezberdintasunen inguruan hitz egiten aritu ziren, baita amankomunean ditugun ezaugarrien inguruen ere. Aniztasunaren eta elkartasunaren mezu garrantzitsua nabarmentzeko “Etiketak kanpora” izenburua duen ipuina denon artean ikusi zuten eta ondoren margolan koloretsu bat egin…
Read MoreBAZARALDIA martxan da!
Atzo, azaroak 25, hasi genuen BAZARALDIA, gure identitadearekin lotutako jolasa; ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2 ko familia guztiei zuzendutako Kahoot txapelketa, hain zuzen. Azaroaren 25etik abenduaren 2ara arte iraungo du ekimenak, eta helburu nagusia haur eta helduk ondo pasatzea izanik, euskararen egunean, abenduaren 3an, esango dugu nor izan den puntu gehien pilatu…
Read More