Maritxu Kajoi eguna ospatu dugu Arrasaten

Joan den ostiralean jai giro bikaina nagusitu zen Arrasaten, Maritxu Kajoi eguna zela eta. Ikastolako gune ezberdinetako haurrek elkarrekin ospakizun polit batez gozatzeko aukera izan genuen Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan. Erdiguneko 4 eta 5 urteko haurrak kaleak kolorez eta alaitasunez betetzera irten ginen jantzi dotoreak, lorak, gorbatak,… soinean genituela. Maritxuri abestia abestu…

Read More

Ilusioz beteta itzuli gara ikasturte berriari hasiera emateko!

Udako oporraldian indarrak hartu eta izugarri gozatuz, gogoz eta ilusioz ekin diogu ikasturte berriari.  Ikasturte hasierako lehen egun hauetan, bereziki gure ikasle txikienak hartzen dituzten guneetan, familiarizazio prozesu betean gaude. Haurraren erritmoa eta egoera emozionala errespetatzea ezinbestekoa da guretzat; horregatik, hezitzaileok eta familiak eskutik helduta ari gara lanean, etxeko txikienek trantsizio hau goxotasunez eta segurtasunez…

Read More

Ikasturte amaierako jaialdiak eta 5 urtekoen agurrak izan ditugu ERDUn

Urduritasuna, irribarreak eta hunkidura nagusitu dira ERDUko guneetan ikasturteari amaiera emateko ospatutako ekitaldietan. Gune desberdinetako jaialdiekin batera, Haur Hezkuntzako zikloa amaitu duten 5 urteko ikasleei agur berezia egin diegu. Ikasturte amaierako jaialdiak izan dira aste honetako protagonista nagusiak. Azken egunotan guneak kolorez eta musikaz jantzi ditugu; gune desberdinetako ikasleek asteetan zehar prestaturiko emanaldiak taularatu ditugu,…

Read More

Ikasturte bukaeran, hurrengoari begira: Bidelagunak

5 urteko ikasleak bidelagunak eta gune berriak ezagutzera joan gara Almen, Gazteluondo eta Arimazubi guneetara. Azkeneko urteetan familiarizazioak garrantzi handia hartu du gure ikastolan. Hori dela eta ekintza desberdinak egiten ditugu horren bueltan.  Azken egunetan LHko bidelagunak datorren ikasturtean Almen, Gazteluondo eta Arimazubira Lehen Hezkuntzako 1. mailara joango diren 5 urtekoekin egotera gerturatu gara ERDUko…

Read More

Beizama, abentura ahaztezina ikasturteari eta zikloari amaiera emateko!

Ikasturte amaiera iritsi da eta, urteroko ohiturari jarraituz, 5 urteko haurrok esperientzia paregabea bizi izan dugu etxetik kanpo. Beste urte batez, Santa Teresa, Umezaintza eta Olarteko urduritasun, irribarre eta ilusio kargamentuak Beizamaraino bidaiatu du gaba pasatzera. Natura, lagunartea eta autonomia lantzeko aukera bikaina izan da denontzat! Umezaintza eta Santa Teresako argazkiak Olarteko argazkiak

Read More

Aniztasun funtzionala, bizipenetatik errealitatera

Aniztasun funtzionalari bere tokia emanez hainbat tailer antolatu ditugu Uribarri eta Umezaintza guneetan haurrek  gai honen inguruan hausnartzeko  eta euren bizipenetatik errealitatera gerturatzeko.  Horretarako hainbat dinamika desberdin martxan jarri ditugu; ipuin   kontaketa, begiak estalita eta gurpildun  aulkia erabiliz hainbat jolas egin ditugu… esperientzia desberdinez bizitako arratsaldea izan da! Uribarriko argazkiak Umezaintzako argazkiak

Read More

“Umezaintza anitza” kulturartekotasun jaialdia ospatu dugu

Umezaintzan herrialde ezberdinetako herritarren kultura eta gastronomia ezagutzeko jaia ospatu dugu. Jaiari hasiera emateko  haurrek, “Munduko Loreak” abestiaren ikuskizuna eskaini dute.  Jaian, kultura ezberdinetako familiak parte hartu dute; Marokoarrak, Saharaguiak, Kubatarrak, Irlandesak,  Ekuatore Gineakoak… jaki ezberdinak dastatzeko aukera izateaz gain,  ipuin kontaketa,  gena tailerra, talogintza, txalaparta… izan dituzte. Arratsalde polita pasatu dugu elkarrekin dantza eta…

Read More

San Andres auzoko jaiei hasiera eman diegu Umezaintza guneko haurrek

Pasaden asteburuan ospatu diren San Andres auzoko jaietan murgiltzeko Umezaintzako haurrok ekintza desberdinak burutu ditugu. Urtero legez, asteazken goizean 3, 4 eta 5 urteko haurrok izan dugu jaiei ongi etorria emateko ardura; kalejiran kolorez eta pozez bete genituen San Andres auzoko kaleak herri eskolako lagunekin batera. Auzoko jaietako zapi naranjak eta bestelako osagarriak jantzi eta…

Read More

Argitxoren postontziak arrakasta handia izan du Arrasateko txikien artean

Uribarri, Umezaintza, Olarte eta Santa Teresa guneetan Bazarako helburuekin lerrokatuta “Argitxoren postontzia” dinamika jarri dugu martxan. Postontzia Arrasateko auzo, leku eta paraje desberdinetan egon da kokatuta, haurrei eta familiei herriko toponimia modu ludikoan hurbiltzeko helburuarekin. Guneetako familia eta haurrak pista desberdinen bitartez postontziaren kokapena asmatu behar izan dute. Bilaketa horretan, herriko bazterrak hobeto ezagutzeko aukera…

Read More