Umezaintza
Korrika 24: Aste osoko egitarau oparoa izan dugu Ikastolan, Korrikari bidea egiteko
Bi urtetik behin ospatzen den Korrikak aztarna sakona uzten du gure Ikastolako egunerokoan. Aurtengo “Euskara gara!” leloa geure-geure egiten dugu, gure izaerarekin eta mundu-ikuspegiarekin bat datorrelako guztiz; horregatik, ekimenari merezi duen garrantzia ematen diogu gune guztietan presente egon dadin. Astelehen goizaldean hasi genuen bidea, Arimazubiko kideek Genevilla eta Kanpezu arteko 926. kilometroa zeharkatu zutenean, eta…
Read MoreIkastolatik Korrikara goaz!
Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…
Read MoreHerria Kantari: Ederra bezain euritsua!
Joan den zapatuan, martxoak 14, euria gogotik egin arren, Arrasateko kaleak musikaz eta alaitasunez bete genituen “Herria Kantari” jaialdiaren edizio berriari esker. Eguraldiak ez zuen gure ikasleen gogoa itzali eta, baldintzei aurre eginez, komunitatea doinu herrikoi eta garaikideen inguruan batzea lortu genuen. Izan ere, zapatukoa ederra bezain euritsua izan zen! Aurtengo errepertorioak, azken urteetako bidetik,…
Read More“Herria Kantari” jaialdia ospatuko dugu zapatuan
Datorren zapatuan, martxoak 14, gure Ikastolako ikasleek Arrasateko kaleak musikaz eta alaitasunez beteko dituzte “Herria Kantari” jaialdiaren edizio berri bati esker. Eguerdiko 12:00etan hasita, herriko hainbat gune kantu-leku bihurtuko dira, Ikastolako komunitatea eta herritarrak doinu herrikoi eta garaikideen inguruan batuz. ERDU eta BATUko ikasleek hartuko dute parte jaialdian, talde hauetan banatuta: ● Olarte…
Read MoreMartxoak 8: berdintasuna aldarri gure Ikastolan
Martxoaren 8a aurten igandea egokitu denez, Arizmendi Ikastolan Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak eta aldarrikapenak martxoaren 6ra, ostiralera, aurreratu genituen. Guretzat, berdintasuna ez baita egutegiko egun bakar batera mugatzen; egunero lantzen ditugun balioak dira, eta aurten ere, ikasleek modu berezian ekarri dituzte agerira. Gure ikastolako gune guztiak sormenez eta aldarrikapenez bete dira, berdintasunaren aldeko mezu eta…
Read MoreBIZI egunak izan ditugu BATU egitasmoan
Pasa diren asteetan, BATUko ikasleok BIZI egunak ospatu ditugu. IEM honen helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea izan da. Maila bakoitzak proiektu ezberdin bati heldu dio: 6.mailako ikasleok Korrikarekin lotutako hainbat ekintza burutu ditugu hizkuntza-ohituretan eragiteko. Lehenik eta behin, Visual Thinking teknika erabiliz, Korrikaren inguruko informazioa landu dugu: zer den, zein helburu dituen,…
Read MoreArrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkarrekin ospatu dugu Inauteri festa
Aurten ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeok elkar hartu dugu Inauteriak ospatzeko, euskal tradizioaren oihartzuna gure eskualdeko bazter guztietara zabalduz. Gure ikasleek ilusio handiz prestatu dituzte kalejira eta dantza koloretsuak, gure kultura eta mitologia ardatz hartuta. Eguraldiak asko lagundu ez badigu ere, ez dugu festa eten; lamiak eta bestelako pertsonaia mitologikoak gorpuztuz, herriko txokoak magiaz…
Read MoreTANTA boletoen salmenta martxan: loratu ditzagun gure Ikastolak!
Tantaz tanta osatzen dugu elkartasuna, eta guk ere gure aletxoa jarri nahi dugu proiektu kolektibo honetan. Horregatik, Arizmendi Ikastolan TANTA boletoak saltzeko erronkari heldu diogu aurten ere; jada eskuratu ditzakezue gune guztietan, 5 euroren truke. Gainera, salmentari bultzada berezia emateko, otsailaren 27an, 16:00etatik aurrera, TANTA eguna ospatuko dugu ERDU eta GURA guneetan (Basabeazpi, Olarte, Umezaintza,…
Read MoreLurra esnatuz, udaberriari deika Santa Ageda bezperan
Otsaila iristearekin batera, negua uxatu eta udaberriari deia egiten diogu. Pasa den asteazkenean, Santa Ageda bezperan, gure ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako kaleetan zehar ibili ziren koplak abesten. Euskal tradizio zaharra jarraituz, lurra esnatu dugu gure makilen kolpeez, udaberriari bidea egiteko eta gure arbasoen ohitura zaharrak herriko txoko guztietan bizi-berritzeko. Gure sustraiak kantu artean sendotuz. Jarraian,…
Read MoreNaturarekin bat eginez Umezaintzako ortua martxan da berriro!
Poz handiz iragartzen dugu Umezaintzako ortua martxan dagoela! Gure guneko txoko berezi hau ez da lur zati bat soilik; Umezaintzako ortua baliabide pedagogiko bikaina da. Ez ditugu soilik barazkiak hazten ikusten, balioak ere ereiten ari gara eta. Ekimen honen bidez, naturarekin kontaktua, ingurugiroa zaintzea eta tokian tokiko produktuen jatorria nondik datorren ulertzea sustatzen dugu. Oraingo…
Read More