San Andres auzoko jaiei hasiera eman diegu Umezaintza guneko haurrek

Pasaden asteburuan ospatu diren San Andres auzoko jaietan murgiltzeko Umezaintzako haurrok ekintza desberdinak burutu ditugu.

Urtero legez, asteazken goizean 3, 4 eta 5 urteko haurrok izan dugu jaiei ongi etorria emateko ardura; kalejiran kolorez eta pozez bete genituen San Andres auzoko kaleak herri eskolako lagunekin batera. Auzoko jaietako zapi naranjak eta bestelako osagarriak jantzi eta musika doinuei jarraika hainbat dantza egin genituen guztiok elkarrekin.

Arratsaldean berriz Porrotxin pailazoaren bisita jaso gunean eta merendola goxo batekin eman genion amaiera borobila egunari.

Primeran ibili ginen!

San Andreseko jaiak 2026