Gaztainerre eguna ospatu dugu Umezaintzan

Urteroko tradizioari jarraituz aurten Umezaintza gunean ere gaztainerre eguna ospatu dugu. Gure aiton-amonak etorri dira 25 kilo gaztain erre eta kukurutxoak egitera. Haurrek ilusio eta gogo handiz prestatutako dantza eta kanta ikuskizuna egin ostean, gaztaina goxoak  jan ditugu elkarrekin. Arratsalde ederra pasa dugu jai giroan!

Read More

Badator BAZARALDIA!

Aurten ere, ERDU, GURA eta BATU 1 eta 2ko familiei zuzendutako BAZARALDIA egingo dugu Ikastolan, Kahoot aplikazioaren bitartez egingo den “Egunean Behin” jokoaren tankerakoa izango dena. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak izango dira, familian derto pasatzeko ekimena! Azaroaren 24 eta abenduaren 2a bitartean izango da txapelketa. Egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Ia nork ateratzen…

Read More

Olarteko 4 urteko haurrek Umezaintzako menditxoa bisitatu dute

Olarteko 4 eta 5 urtekoekin auzolan bat egiteko asmoa dugu, guneko kanpo espazioan Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixka desberdinak ereiteko. Hori dela eta, Olarteko 4 urteko haurrak, jolastokia biziberritzeko proiektuaren harira, patinetez Umezaintzara joan dira goiz pasa. Umezaintzan 4 eta 5 urteko haurrekin elkartu eta menditxoan egon dira bertan ditugun zuhaitz ezberdinak ezagutzen eta naturan jolasean.…

Read More

Gaba baltza ospatu dugu Ikastolan!

“Beltza da gaua, denok kandelak piztu, gaztainak erre ta kalabazak hustu, izarak jantzi, mamu zaharrak berpiztu!” Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen gaua ospatu genuen gure Ikastolako gune ezberdinetan. Gaba Baltzak hildako senide eta lagunen memoriak duen garrantzia, familiaren eta komunitatearen kohesioa eta gizakiak naturarekin duen lotura erakusten digu. Horrez gain, neguko ziklo berriari ongietorria…

Read More

Maritxu Kajoi eguna ospatu dute jai giroan Arrasateko txikienek

Ostiralean Arrasaten ospatu zen Maritxu Kajoiren bueltan ekintza desberdinak egin zituzten Olarte, Uribarri, Umezaintza eta Santa Teresa guneetan.  Erdigunekoak kalera irten ziren dotore jantzita Maritxuri abestia abestu eta lora sorta eskaintzera; beste batzuk, ordea, gunean egin zuten lora eskaintza aurrez margotutako gorbata, lora, pajarita eta eskapularixo dotorez jantzita. Eguraldiak lagunduta festa giro ederrean pasatu zuten…

Read More

Ikastola bizitzaz bete da berriz!

Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari udako oporrak izugarri gozatu ondoren. Eta ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Arizmendi Ikastola osatzen dugun 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude.  Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da familiarizazio egoki baterako; bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera,…

Read More

Ikasturteari agur esateko jaialdia egin dute Umezaintzan

Ekainaren 13an Umezaintzako azken jaia ospatu zuten guneko jolastokian. Izan ere, Umezaintzako haurrak “Umezaintzako dantzariak” bihurtu ziren eta dantzaldia egin zuten familientzako. Gainera, 5 urteko haurren familiek Elvira eta Marta tutoreei dantza bat eskaini zieten berain seme-alabengandik egin duten lan guztia eskertzeko. Momentu oso hunkigarria izan zen! Eskerrik asko Umezaintzako profesional eta familiei! Eta Lur…

Read More

Umezaintzako psikomotrizitate gelako blokeak berriztu dituzte familien laguntzari esker

Umezaintzako psikomotrizitate gelako blokeek konponketa beharra zuten: haurren tamainara egokitu eta oihalak berriz estali eta josi behar ziren. Lan hori aurrera eramateko, auzolana sustatu da eta horretarako, Ikastolako familien laguntza ezinbestekoa izan da. Hala, guztion artean helburua lortuz! Eskerrik beroenak Amaia, Irati, Monse, Marisol eta Nataliari egindako lan bikainagatik. Zuen inplikazioari esker, umeek espazio berritu…

Read More

San Andreseko jaiak ospatzeko gogoz auzora irten dira Umezaintzako haurrak

Joan den asteburuan ospatu ziren San Andres auzoko jaiak Arrasaten, giro alaian eta parte-hartze handiarekin. Jai giro horren baitan, Apirilaren 30ean, goizeko 11:00etatik aurrera Umezaintza guneko 3, 4 eta 5 urteko haurrak izan ziren protagonistak. Profesionalen laguntzaz eta Herri Eskola lagunekin batera, auzoko kaleetan zehar kalejira alai eta koloretsua burutu zuten. Txikiek auzoko jaietako zapi…

Read More

GUNEKO IRUDIAK

UR JOLASAK (3, 4 eta 5urte) Beroaldiari aurre egiteko, 3, 4 eta 5 urtekaok ur jolasak egin dituzte. Primerako goiza paa dute! https://labur.eus/UrJolasak – 3 ETA 4 URTEKOAK GARAIONEN Ikasturte amaierara iritsi gara eta 3 eta 4 urtekoak Garaionera joan dira egun pasa. Zoragarri pasa dute eguna! https://youtu.be/31pD0Cd2a3g – KULTURARTEKOTASUN JAIALDIA Umezaintzan,  herrialde ezberdinetako herritarren…

Read More