Gaztainerre eguna ospatu dugu Umezaintzan
Urteroko tradizioari jarraituz aurten Umezaintza gunean ere gaztainerre eguna ospatu dugu. Gure aiton-amonak etorri dira 25 kilo gaztain erre eta kukurutxoak egitera. Haurrek ilusio eta gogo handiz prestatutako dantza eta kanta ikuskizuna egin ostean, gaztaina goxoak jan ditugu elkarrekin.
Arratsalde ederra pasa dugu jai giroan!
