Olarte, Umezaintza eta Jose Aranako haurrak Izenaduban izan dira!
DUBA, DUBA, DUBA, DUBA… IZENADUBA!!!
Beste urte batez gabonen atarian Olarte eta Umezaintzako 4 urteko eta Jose Aranako 5 urteko haurrak Mungian kokatuta dagoen Izenaduba basoa ezagutzera joan dira egun pasa.
Izenaduba euskal pertsonaien ingurune natural paregabea izateaz gain, Olentzero eta Mari Domingiren etxea ere bada. Bertan gure kulturako pertsonaia mitologiko erreferenteei aurpegia eta ahotsa ikusteko eta entzuteko aukera izan dute haurrek.
Esperientzia ahaztezin bat bizitzeko aukera eskaini zieten basoak, non ametsa eta errealitatea eskutik helduta bidaiatzen duten!
