Ikastola bizitzaz bete da berriz!

Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari udako oporrak izugarri gozatu ondoren. Eta ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Arizmendi Ikastola osatzen dugun 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude.  Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da familiarizazio egoki baterako; bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera,…

Read More

Ikasturteari agur esateko jaialdia egin dute Umezaintzan

Ekainaren 13an Umezaintzako azken jaia ospatu zuten guneko jolastokian. Izan ere, Umezaintzako haurrak “Umezaintzako dantzariak” bihurtu ziren eta dantzaldia egin zuten familientzako. Gainera, 5 urteko haurren familiek Elvira eta Marta tutoreei dantza bat eskaini zieten berain seme-alabengandik egin duten lan guztia eskertzeko. Momentu oso hunkigarria izan zen! Eskerrik asko Umezaintzako profesional eta familiei! Eta Lur…

Read More

Umezaintzako psikomotrizitate gelako blokeak berriztu dituzte familien laguntzari esker

Umezaintzako psikomotrizitate gelako blokeek konponketa beharra zuten: haurren tamainara egokitu eta oihalak berriz estali eta josi behar ziren. Lan hori aurrera eramateko, auzolana sustatu da eta horretarako, Ikastolako familien laguntza ezinbestekoa izan da. Hala, guztion artean helburua lortuz! Eskerrik beroenak Amaia, Irati, Monse, Marisol eta Nataliari egindako lan bikainagatik. Zuen inplikazioari esker, umeek espazio berritu…

Read More

San Andreseko jaiak ospatzeko gogoz auzora irten dira Umezaintzako haurrak

Joan den asteburuan ospatu ziren San Andres auzoko jaiak Arrasaten, giro alaian eta parte-hartze handiarekin. Jai giro horren baitan, Apirilaren 30ean, goizeko 11:00etatik aurrera Umezaintza guneko 3, 4 eta 5 urteko haurrak izan ziren protagonistak. Profesionalen laguntzaz eta Herri Eskola lagunekin batera, auzoko kaleetan zehar kalejira alai eta koloretsua burutu zuten. Txikiek auzoko jaietako zapi…

Read More

GUNEKO IRUDIAK

ORTUA MARTXAN! 5 utekoak azokara joan dira eta bertan erositako brokolia eta romaneskua landatu dituzte. Ea uzta ederra lortzen dugun!! https://labur.eus/ortuaMARTXAN – MARITXU KAJOI EGUNA Jai giroan , korbata eta pajarita jantzita goiz ederra pasa dugu! https://labur.eus/MARITXUkajoi – 2026-2027 FAMILIARIZAZIO GARAIA Ikasturteari hasiera eman diogu, familia berriak, lagun berriak… mila abentura biziko ditugu ikasturte honetan!…

Read More

“Guk ere maite zaituztegu” jaialdia ospatu dute Umezaintzan Pirritx, Porrotx eta Marimototseri omenaldia egiteko

Udaberriko oporren aurretik, Umezaintzako haurrek omenaldi txiki bat egin zieten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei; hamarkadetan musika, barre eta hezkuntza-balioen bidez egindako lana aitortzeko. Helburu horrekin, aurreko asteetan zehar Pirritx, Porrotx eta Marimototsen inguruko proiektua landu zuten haurrek, haien ibilbidea, abestiak eta beti transmititu duten poza eta errespetuaren mezuan sakonduz. Proiektu berezi horri amaiera emateko,…

Read More

Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Pasa den Apirilaren 2an, Autismoaren inguruko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna izan zen. Honen baitan, Gipuzkoako Gautena elkarteak “Urdinduz” lelopean ibilaldi solidarioa antolatu zuen Donostian, apirilaren 14an, ostiralean. Egitasmo honekin bat egiteko asmoz, “Marea urdina” osatu genuen pasa den asteazkenean. Ikasleak jantzi urdinekin etorri ziren Ikastolara, eta guztiok elkarrekin argazkia atera genuen.  Jarraian argazkiak: Gazteluondo Arimazubi Santa…

Read More

M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan

Martxoaren 8a egun esanguratsua da gure Ikastolan, eta urtez urte berdintasunaren aldeko aldarrikapena indartzen jarraitzen dugu. Gure komunitatean emakumeen ahalduntzea eta eskubide berdintasuna sustatzea funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, egun hau ez da soilik martxoaren 8an ospatzen, baizik eta ikasturte osoan lantzen dugun balio bat da. Aurten ere hainbat ekintza burutu dira, hala nola…

Read More

Ikastolako txikienek ekintzaz beteriko Inauteriak ospatu dituzte guneetan

“Hemen gatoz, hemen gaude, Arizmendiko txaranga, hemen gatoz, hemen gaude, beti umore onez!” Pasa den asteazken eta ostegunean ERDUko gune desberdinetan iñauteriak ospatzeko ekintza desberdinak egin zituzten. Almeneko DBH1eko ikasleek Basabeazpiko 2-6 urte bitarteko ikasle guztiekin batera Arizmendiko Txaranga sortu eta gozatu zuten Aretxabaletako kaleetan zehar.  Arrasaten, Olarte eta Umezaintza guneetan ere txaranga osatu zuten 4…

Read More