Umezaintzako psikomotrizitate gelako blokeak berriztu dituzte familien laguntzari esker

Umezaintzako psikomotrizitate gelako blokeek konponketa beharra zuten: haurren tamainara egokitu eta oihalak berriz estali eta josi behar ziren. Lan hori aurrera eramateko, auzolana sustatu da eta horretarako, Ikastolako familien laguntza ezinbestekoa izan da. Hala, guztion artean helburua lortuz!

Eskerrik beroenak Amaia, Irati, Monse, Marisol eta Nataliari egindako lan bikainagatik. Zuen inplikazioari esker, umeek espazio berritu eta erosoago batez gozatu ahal izango dute!

Umezaintzako psikomotrizitateko blokeak konpontzen 2025