
Ikasturteari agur esateko jaialdia egin dute Umezaintzan
Ekainaren 13an Umezaintzako azken jaia ospatu zuten guneko jolastokian. Izan ere, Umezaintzako haurrak “Umezaintzako dantzariak” bihurtu ziren eta dantzaldia egin zuten familientzako. Gainera, 5 urteko haurren familiek Elvira eta Marta tutoreei dantza bat eskaini zieten berain seme-alabengandik egin duten lan guztia eskertzeko. Momentu oso hunkigarria izan zen!
Eskerrik asko Umezaintzako profesional eta familiei! Eta Lur San Pedro eta Olaia Balanzategi txistulariei, jaialdi hau posible egiteagatik!