Olarteko 4 urteko haurrek Umezaintzako menditxoa bisitatu dute
Olarteko 4 eta 5 urtekoekin auzolan bat egiteko asmoa dugu, guneko kanpo espazioan Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaixka desberdinak ereiteko.
Hori dela eta, Olarteko 4 urteko haurrak, jolastokia biziberritzeko proiektuaren harira, patinetez Umezaintzara joan dira goiz pasa. Umezaintzan 4 eta 5 urteko haurrekin elkartu eta menditxoan egon dira bertan ditugun zuhaitz ezberdinak ezagutzen eta naturan jolasean.
Umezaintzako menditxoan ikasi dutenarekin, seguru bizitzarako zein proiektu hau aurrera eramateko baliogarriak izango zaizkien kontuak ikasi dituztela!
