“Guk ere maite zaituztegu” jaialdia ospatu dute Umezaintzan Pirritx, Porrotx eta Marimototseri omenaldia egiteko
Udaberriko oporren aurretik, Umezaintzako haurrek omenaldi txiki bat egin zieten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei; hamarkadetan musika, barre eta hezkuntza-balioen bidez egindako lana aitortzeko.
Helburu horrekin, aurreko asteetan zehar Pirritx, Porrotx eta Marimototsen inguruko proiektua landu zuten haurrek, haien ibilbidea, abestiak eta beti transmititu duten poza eta errespetuaren mezuan sakonduz.
Proiektu berezi horri amaiera emateko, apirilaren 10ean “Guk ere maite zaituztegu!” izeneko jaialdia antolatu zuten gunean.
Talde bakoitzak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abesti ospetsuenetan oinarritutako koreografia ezberdinak aurkeztu zituen. Ospakizunari amaiera borobila emateko, bertaratu guztiak “Maite Zaitut” abestiaren erritmoan dantzatu zuten elkarrekin.
